Aisia


Aisiaren eta kirol inklusiboaren ikuspuntutik, gaixotasun mentala duen pertsona gazteari zein helduari aisiaz modu asebetegarrian gozatzeko oinarri eta laguntza egokiak ematen saiatzen den zerbitzua da. Era horretan, aisia horrek erkidegoan txertatu ahal izatea erraztuko du, hainbat jardueraren bidez. Jarduera horien azken helburuak dira asebetetze pertsonala eta bizi-kalitatea hobetzea, eta laguntza naturalen eta harreman pertsonalen sarea hedatzea. Gauzak horrela, programa horretan parte hartzen duen pertsonak honako hauek jasoko ditu:

 

  • Astialdia planifikatzeko eta garatzeko laguntza eta akonpainamendua, hala behar duenean.
  • Jarduera eta zaletasun berriak ezagutzeko laguntza.
  • Hainbat jardueraren artean hautatzeko aukera.
  • Zaletasun berak dituzten lagun berriak egiteko aukera.
  • Leku berriak ezagutzeko aukera.
  • Hainbat kirol praktikatzeko aukera.
  • Kultura-, kirol- eta aisialdi-jarduerak egin ahal izateko leku bat erkidegoaren barruan.

Jaitsi ezazu gure triptikoa

 

JARDUERAK

AISIALDIKO KLUBAK:

  • Asteburu guztietan egiten den topagunea da. Hainbat jarduera-mota egiten dira bertan (kirola, zinema, antzerkia, bolatokia, mendia, erakusketak), bakoitzak hautatu dezan zeinetan parte hartu nahi duen. Aldi berean, egun osoko txangoak ere egiten dira.
  • Nola parte hartu: Klubean izena emateko, AVIFESeko bazkide izan behar duzu edota zure familiak izan behar du, eta gizarte-laguntzailearekin elkarrizketa bat izatea eskatu behar duzu, izen-ematea izapidetzeko. Zure bizilekutik hurbilen dagoen klubean eska dezakezu inskripzioa. Guztiak daude erdialdean eta ondo komunikatuta.
  • Non: Portugaleten, Bilbon eta Gernikan.
  • Sei hileroko kuota: 20 € / sei hile.

ASTEBURUKO IRTENALDIAK ETA OPORRALDIAK:

  • Batez beste, hilero asteburu osoko irtenaldi bat programatzen dugu (ostiraletik igandera).
  • Hainbat oporraldi-txanda, maiatzetik irailera.
  • Irtenaldietan parte hartzen duten pertsonen interesen eta jakin-nahien araberako helmugak eta jarduerak hautatzen ditugu.
  • Bizikidetzan aritzeko, jende berria ezagutzeko eta familiako ingurunetik ateratzeko aukera bat da.
  • Familiei atseden emateko modu bat da ere.
  • Nola sartu: parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da AVIFESen zerbitzu iraunkorretako erabiltzailea izatea (eguneko egoitza, tutoretzapeko etxebizitzak, aisialdiko kluba, Etxebest programa, etab.) eta irtenaldi bakoitzeko irizpide espezifikoak betetzea.

DONE JAKUE BIDEA TALDEA, “AURKIBIDE TALDEA”: espazio horren helburua da topaketarako bide bat eraikitzea, hiritartasunaren kontzeptua gauzatuta, eta, horretarako, Done Jakue Bidea egingo duen aisialdi-talde bat kudeatu eta garatuko da.

SARBIDEA


Jarri gure bulegoarekin harremanetan eta eskatu elkarrizketa bat gizarte-langilearekin: telefono bidez (94 445 62 56) edota mezu elektroniko bat bidalita ([email protected]).

NORI ZUZENDUTA


Bilakaera kronikoko gaixotasun mental larria duten pertsonei dago zuzenduta. 18 urtetik gorakoak izan behar dute, eta kasu bakoitzean nahitaezkoak diren baldintzak bete behar dituzte.

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia en esta web! Así podremos mejorar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias mediante el análisis de tus hábitos de navegación. Si sigues navegando por esta web, consientes y aceptas estas cookies en tu ordenador, móvil o tablet. política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies