Aurreraka: biztanleria aktiboa

Gaixotasun mentala duten eta 25 urtetik gorakoak diren pertsonei zuzendutako programa da. Pertsona horiek ez dute behar intentsitate altuko egiturarik (hala nola eguneko egoitza bat), baina euren egoera berean dauden beste pertsona batzuekin harremantzeko beharrizana daukate, baita erreferente profesional eta sozialak izatekoa ere. Horrez gain, euren gaitasunak eta ezagupenak hobetu nahi dituzte, parte-hartze soziala ematen den ingurune batean; horrela, une horretan bizi duten bazterketa soziala saihesten dute edota hori gertatzeko arriskuari aurre hartzen diote.

 

Jaitsi ezazu gure triptikoa

 

JARDUERAK

Parte-hartzaileek aurkezten dituzten laguntza-beharrizanei eta egoera desberdinei erantzuteko hainbat talde eta espazio eskaintzen dira. Talde eta espazio horiek honako alderdi hauek sustatzen dituzte pertsonarengan: gizartean esku-hartze aktiboa izatea, norberaren autodeterminazioa gauzatzea eta gaixotasunari buruz ezaguera gehiago hartzea.

 

“NIK ERE” PRESTAKUNTZA: prestakuntzarako espazioa da, eta bere helburu nagusia da ezagupenak eta gaitasunak eskuratzea interesekoak diren zenbait gairen gainean: osasuna, kontsumo arduratsua, asertibitatea, pentsioak…

 

GURE TOPAKETA TALDEA: astero egiten den laguntza-taldea da. Bertako helburu behinena da parte-hartzaileen beraien autokudeaketa; horrenbestez, parte-hartzaileak beraiek dira saioak zuzentzen dituztenak, eta batzuetan baita saioetako edukiak hautatzen dituztenak ere, erreferentziazko profesionalaren laguntzarekin. Gaixotasun mentala duen pertsonari bere gaitasunak hobetzen eta bere buruaz duen ezagutza sakontzen laguntzen zaio. Horrez gain, honako beste hauek ere erdietsi nahi dira: harreman pertsonalak bultzatzea, gure ingurunea ezagutzea, autonomia pertsonala sustatzea eta erkidegoan aktiboki parte-hartzea.

 

LEHEN PERTSONAN “SPIK”: Bozeramailetzarako eta iritziak adierazteko espazioa da. Espazio horretan, parte-hartzaileek lehen pertsonan hitz egiten dute, bakoitzak bere burua ordezkatzen du, nor bere bozeramailea da, norberaren bizitzaren protagonistak dira, eurei dagozkien gaiei buruz eztabaidatzen dute, etab.

 

Espazio hori hertsiki loturik dago gaixotasun mentala duten pertsonen eskubideekin. Era aktiboan sustatzen du haien parte-hartzea mugimendu asoziatiboan. Gainera, bere helburu nagusia estigmaren aurka borrokatzea da, eta borroka hori hainbat ekintzaren bidez gauzatuko da.

SARBIDEA

Baldintza orokorrak:

  • Gaixotasun mental larria diagnostikatuta izatea.
  • 25 eta 55 urte bitarteko adina izatea.
  • Tratamendu psikiatrikopean egotea.
  • Talde edo espazio bakoitzaren baldintza espezifikoak betetzea.

 

Jarri gurekin harremanetan eta eskatu elkarrizketa bat gizarte-langilearekin: telefono bidez (94 445 62 56) edota mezu elektroniko bat bidalita ([email protected]).

NORI ZUZENDUTA

Bilakaera kronikoko gaixotasun mental larria duten pertsonei dago zuzenduta. 25 urtetik gorakoak izan behar dute, eta nahitaezkoak diren baldintzak bete behar dituzte. Aipatutakoez gain, erreferentziazko espazio baten bila egon behar dute, honako hauek egitea ahalbidetuko diena: batetik, asebetetze pertsonala eta bizi-kalitatea hobetzea, eta, bestetik, euren laguntza-sarea zabaltzea, autokudeatuta dauden jardueretan parte hartzearen bitartez.

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia en esta web! Así podremos mejorar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias mediante el análisis de tus hábitos de navegación. Si sigues navegando por esta web, consientes y aceptas estas cookies en tu ordenador, móvil o tablet. política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies