Boluntariotza

Esku hartu, izan zaitez gure proiektuaren parte… EGIN ZAITEZ BOLUNTARIO

 

Zer esan nahi du AVIFESen boluntario izateak?

Solidario izateko era asko daude, eta boluntariotza horietako bat da. Boluntarioa izatea aukera pertsonala, askea eta altruista da, gizarteari laguntzea eta gizartean parte-hartzea xede duena, eta saritzat honako hauek jasotzen dituena: esker ona, ikaskuntza, garapen pertsonala eta errealitateari begiratzeko modu berriak.

 

AVIFESen boluntario izatea inplikatuta eta ilusioz beteta dauden pertsona-talde baten parte izatea da; familia handi baten parte izatea, gaixotasun mentala duten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzea helburu duena.

 

Boluntario gisa egindako zure esku-hartzeak lagundu egiten du gaixotasun mentala duten pertsonenganako dagoen estigma soziala murrizten, baita diskriminazio-egoerak pairatzea eragiten dieten estereotipoak ezabatzen ere.

 

 LAGUNDU IEZAGUZU GAIXOTASUN MENTALA DUTEN PERTSONENGANAKO BEGIRADA ALDATZEN

Zer eskaintzen dizu AVIFESek?

AVIFESek boluntarioari harrera egiten dio talde honetan parte hartzeko interesa izan eta informazioa eskatzen duen unetik beretik. Erakundearekin bat egiten duenetik, bere konpromisoan laguntzen diogu bere lankidetza boluntarioan zehar, partekatutako esperientzia hori asebetegarria izan dadin:

 

  • Boluntarioarekin batera aztertzen ditugu bere interesguneak, zaletasunak eta eman dezakeen denbora, jarduera edota proiektu egokienera batu dadin.
  • Esleitutako zereginetan laguntzen diogu.
  • Konpromisoa formalizatzen dugu boluntarioaren eta erakundearen arteko akordio baten bidez. Akordio horretan jasotzen dira zein diren alderdi bakoitzak bere gain hartzen dituen ardurak.
  • Prestakuntzarako laguntza hainbat alderditan, bereziki, gaixotasun mentalarekin zerikusia dutenetan.
  • Boluntarioari agurra. Boluntarioak AVIFESen parte-hartzeari uzten dionean, haren iritziak eta balioespenak interesatzen zaizkigu bere parte-hartzearen gainean, hain zuzen ere.

Boluntario izan nahi al duzu? Lagundu nahi al duzu?

AVIFESen uste dugu pertsona guztiok gainontzekoei ekarpenak egin diezazkiekegula. Gure zaletasunak, prestakuntza edota bizitzako esperientziak oso tresna erabilgarriak izan daitezke besteen onuran erabili ahal izateko. Pertsona bakoitza gure buruak berriztatzeko aukera bat da (ideia, proiektu edota gauzak egiteko era berriekin). Horrez gain, boluntarioek haien jardunari balio erantsi bat gaineratzen diote, euren lankidetzak mezu positiboa igortzen duelako: hau da, ematen den laguntasuna ekintza hori arrazoitzeko inongo ziorik izan gabe ematen da, norberaren nahi hutsean oinarrituta.

 

Boluntarioek euren boluntariotzako aldia honako jarduera hauetan gauza dezakete: Aisialdi Zerbitzuan, Gorantza Kirol Elkartean, familientzako gure programetan, eguneko zentroetan, gure komunikazio-kanpainetan eta beste hainbat programatan.

 

Boluntarioak behar ditugu hauek egiteko:

  • Gaixotasun mentala duten pertsonekin taldeka eta banaka kultura-, kirol-, sormen- eta prestakuntza-jarduerak garatu.
  • Sentsibilizaziorako eta gizarte-salaketarako ekintzak gauzatu.

Zure jakin-nahiaren eta gogoetaren ostean, AVIFESen boluntario gisa aritu nahi baduzu, zorionak! Zure parte-hartzea garrantzitsua da! Jarri zaitez gurekin harremanetan [email protected] helbidean.

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia en esta web! Así podremos mejorar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias mediante el análisis de tus hábitos de navegación. Si sigues navegando por esta web, consientes y aceptas estas cookies en tu ordenador, móvil o tablet. política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies