• 458
  • 459
  • 556

Eguneko egoitza

AVIFESek kudeatzen duen Eguneko Arreta Zerbitzua da. Bilakaera kronikoko gaixotasun mental larria duten pertsona helduei zuzenduta dago. Zerbitzu horrek, erabiltzaile bakoitzaren beharrizan indibidualetara egokituta dauden taldekako jarduerak programatzearen bitartez, gaitasun eta konpetentzia pertsonalak eta sozialak garatzea sustatzen du, erkidegoko ingurunean.

 

Gure esku-hartze guztia Bizi-kalitatea Osasun Mentalean izeneko ereduaren barruan dago kokatuta. Pertsonarengan Oinarritutako Plangintza (Gida-plana) abiapuntutzat hartuta, erabiltzailea da protagonista nagusia erabakiak hartzeko garaian lehendabiziko egunetik, baita bere bizi-proiektu propioa planifikatzeko orduan ere.

 

JARDUERAK

Zentro bakoitzeko dinamika jarduera-programa zabal baten barruan kokatzen da. Programa hori gure zerbitzura hurbiltzen den pertsonarekin adostuta dago, eta esku-hartzera bideratutako 8 espaziotan banatzen da:

 

  • Jarraipenaren eta iritziaren espazioa
  • Sormenaren espazioa
  • Espazio psikohezitzailea
  • Osasunaren eta kirolaren espazioa
  • Kulturaren eta komunikazioaren espazioa
  • Bizitza autonomoaren espazioa
  • Lanaren aurretiko espazioa
  • Espazio irekia

Aipatutakoez gain,Zentroen Arteko Programak garatzen dira. Berorietan eguneko zentro desberdinetako erabiltzaileek hartzen dute parte, jakin-nahi edota interes komunak dituztenek, hain zuzen ere. Aparteko Jarduerak ere egiten dira.

LAGUNTZARAKO BESTE ZENBAIT ZERBITZU

Jantokiko zerbitzua: jantokidun lekua esleituta duten erabiltzaileentzat.

 

Laguntza psikologikoko programa: bakarkako eta taldekako orientabidea eta arreta psikologikoa, zerbitzu hori erabiltzen dutenentzat.

 

Informazio- eta orientabide-zerbitzua: Eguneko Zentroko erabiltzaileak eta haien senideak zerbitzu honetara hurbiltzera animatzen ditugu, aurretiaz hitzordua hartuta, erakundearen egoitza sozialean, beste zerbitzu edo programa batzuk eskatzeko, pentsioei buruzko kontuak galdetzeko, etab.

 

Aisialdirako programak: asteburuko irtenaldiak eta oporraldiak: Eguneko Zentroko zerbitzuaren erabiltzaileek aisialdirako irtenaldi horietan parte har dezakete, baldin eta txango bakoitzaren berariazko baremazio-irizpideak betetzen badituzte.

DATOS

SARBIDEA

Jarri gurekin harremanetan eta eskatu elkarrizketa bat gizarte-langilearekin: telefono bidez (94 445 62 56) edota mezu elektroniko bat bidalita ([email protected]).

 

Orientabide gisa, betebeharreko baldintza batzuk jasotzen ditugu jarraian:

• Gaixotasun mental larria duten pertsonak izatea, 18 eta 60 urte bitartekoak.
• Gutxieneko autonomia pertsonala eta soziala edukitzea, bere ingurunetik zehar modu autonomoan ibiltzeko gaitasunarekin, baita zerbitzuaren dinamikan parte hartzeko ere.
• Tratamendu psikiatrikopean egotea eta Osasun Mentaleko Zentrotik jarraipena egitea.
• Sartzeko unean, psikopatologikoki egoera egonkorrean egotea.
• Sartzeko unean, substantzien abusuen eraginez aktibo dagoen nahasmendurik ez agertzea.

NORI ZUZENDUTA

Bilakaera kronikoko gaixotasun mental larria duten pertsonei dago zuzenduta. 18 urtetik gorakoak izan behar dute, eta nahitaezkoak diren baldintzak bete behar dituzte.

Uso de cookies

Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar tu experiencia en esta web! Así podremos mejorar nuestros servicios y mostrarte publicidad relacionada con tus preferencias mediante el análisis de tus hábitos de navegación. Si sigues navegando por esta web, consientes y aceptas estas cookies en tu ordenador, móvil o tablet. política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies