Emakumeari buruzko arloa
EMAKUMEARI BURUZKO ARLOAREN AURKEZPEN BIDEOA. SAKATU HEMEN
Zergatik egin behar dioten aurre era askotako diskriminazioari ezgaitasuna duten emakumeek
Arlo transbertsala da, aurrera egiten jarraitu nahi duena eta gaixotasun mentala duten emakumeei ikusgarritasun eta garrantzia gehiago aitortu nahi diena esparru guztietan, AVIFES barruan zein AVIFESetik kanpo.
Diziplina anitzeko arreta eskaini nahi dugu, emakume horien beharrizan espezifikoei erantzungo diena, diskriminaziozko edozein adierazpen antzemanez eta aurreikusiz (bai gaixotasun mentala duten emakumeenganako, bai zaintzaile nagusiaren papera bereganatzen duten emakumeenganako). Horretarako, tratu- eta aukera-berdintasuna sustatuko dira, aniztasuna errespetatuta. Eta hori guztia, gainera, haien ahalduntzea eta parte-hartze sozialaren areagotzea oinarritzat izanda.
- Gaitasun sozialak, autonomia… landu.
- Komunikaziorako konfiantzazko ingurune bat landu, emakumeak elkarren artean erlazionatu eta mintzatu daitezen, adiskidantza- eta laguntza-loturak eratuz.
- Emakumeen gaitasun sozialak eta komunikaziorako gaitasunak garatu.
- Emakumeenganako autoestimuaren eta autokontzeptuaren hobekuntza sustatu.
- Emakumeak ikusgarri egin eta elkarrekintza positiboak bultzatu, gizarteratzea eman dadin.
- Erkidegoaren barruan emakumeen parte-hartze aktiboa bultzatu, gure ingurunea eta bertako harremanak hobetzeko bitarteko gisa..
Aipatutako jarduerok zaurgarritasun-egoeran eta/edo bazterkeria-arriskuan dauden emakumeei zuzendutako laguntza espezifikoen eta akonpainamenduaren bidez gauzatzen dira. Hori guztia integrazio pertsonalerako prozesu baten barruan kokatuta dago, egungo eta etorkizuneko zereginei aurre egitea ahalbidetuko diena, haientzat eta haien inguruarentzat egokia, normalizatua eta gogobetegarria izango den moduan.
ESKU-HARTZEA FAMILIEKIN.Familiak sentsibilizatu eta kontzientziatu gaixotasun mentala duten emakumeen egoera espezifikoari buruz, Familientzako Laguntza programako saioetan parte hartuta. Baita topaketarako, entzuketarako eta esperientzien trukaketarako espazio batean parte hartuta ere. Espazio hori familiaren barruan zaintzaile rola betetzen ari diren emakumeei zuzenduta dago, eta bertan laguntza, informazioa eta aholkularitza eskaintzen dira.
ERAKUNDE PUBLIKO ETA PRIBATUEKIKO HARREMANA. Koordinatuta egon Udaletako, Osasun Mentaleko Zentroetako eta emakumeekin eta emakumeentzat lan egiten duten ehun asoziatiboetako emakumeen zerbitzuekin, bai gaixotasun mentala duten emakumeen beharrizan espezifikoei erantzuteko, bai genero-desberdintasunak ezabatzen laguntzeko, eta baita gaixotasun mentala duten emakumeak gure baliabidetara hel daitezen laguntzeko ere.
GIZARTE OSOAREKIKO HARREMANA. Gaixotasun mentala duten emakumeen errealitatea bistaratu eta ezagutarazi.
Jarri gure bulegoarekin harremanetan eta eskatu elkarrizketa bat gizarte-langilearekin: telefono bidez (94 445 62 56) edota mezu elektroniko bat bidalita (info@avifes.org)