Urriaren
10ean urtero ospatzen dugu Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna, eta, modu horretan, bat egiten dugu 100 herrialde baino gehiagotan egiten diren ospakizunekin. Egun hori Osasun Mentalaren Munduko Federazioak ezarri du, eta Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) babesa dauka.
Egun hori ospatzeko, hainbat ekintza gauzatzen dira: batetik, gaixotasun mentala duten pertsonen alde egiten den lana ezagutarazteko; bestetik, osasun mentaleko arazoekin lotutako estigmatizazioarekin eta diskriminazioarekin bukatzeko, eta, azkenik, gaixotasun mentala duten pertsonen eta haien senideen aldarrikapen eta beharrizan ohikoenak agerrarazteko.
2011n jarri zen martxan kanpaina, “Aldatu txipa. Egin aurre erronkari: lagundu osasun mentala hobetzen” lelopean. Kanpaina horrekin bilatzen dena da gazteenengana iristea, ikastetxeetara hurbiltzea eta ikasleekin batera tailer didaktiko eta dibertigarri bat partekatzea ─gaixotasun mentala duten pertsonen errealitatea hobeto ezagutzen laguntzen diena─, eta, azken finean, modu horretan, gure kolektiboak jasaten duen estigma murrizten laguntzea.
• 2014an, 100 ikasletik gora izan genituen, Bizkaiko hainbat prestakuntza-zentrotakoak.
ESKATU IEZAGUZU TAILER BAT ANTOLATZEA ZURE IKASTETXEAN, HANTXE EGONGO GARA