Etxebest: Bizitza independentea
Bizitza independentera bideratutako esku-hartzearen xedea da gaixotasun mentala duen pertsonak, autonomia pertsonal maila egokia duenak, bere etxebizitza izatea edota bertan mantentzea lortu dezala, bere bizitza autokudeatzeko beharrezkoak diren laguntzekin. Aipatutako etxebizitza hori babes ofizialekoa, alokairu sozialekoa edo berarena izan daiteke.
Gure esku-hartze guztia honako eredu honetan dago kotatuta: Bizi-kalitatea eta arreta erkidegoaren barruan; eta Plangintza Pertsonalizatu batetik (Gida-plana) abiatuta, erabiltzailea da protagonista nagusia erabakiak hartzeko garaian lehendabiziko egunetik, baita bere bizi-proiektu propioa planifikatzeko orduan ere. Batez ere baliabide komunitarioak erabiltzearen aldeko apustua egiten dugu.
Arreta erabiltzailearen eguneroko ingurune hurbilean:
- Etxez etxeko bisitak: laguntza emozionala, psikoheziketa eta eguneroko bizitzako ikaskuntzak eta komunikazio-estrategiak eta familiarteko bizikidetza.
- Akonpainamendu sozialak: psikoheziketako, gaitasun sozialeko eta laguntza emozionaleko prozesuetan laguntza eskaintzea.
- Akonpainamendu funtzionalak: beste baliabide batzuk aurkeztea eta horietara bideratzea, eta kudeaketak egitea eta izapidetzea.
- Telefono bidezko jarraipena
Jarraian, orientabide gisa, betebeharreko baldintza batzuk jasotzen ditugu:
- Gaixotasun mental larria diagnostikatuta duten pertsonak izatea, 18 eta 60 urte bitartekoak.
- Bere etxebizitzan, ohiko ingurunean, bakarrik, bikotekidearekin edo lagunekin bizi diren pertsonak izatea, baina laguntza berezitua behar dutenak.
- Ikuskapen urriko etxebizitza batera sarbidea izateko besteko autonomia pertsonala zein funtzionamendu-autonomia eskuratu dutenak.
- Patologia dualik ez duten pertsonak izatea: hau da, ez egotea egungo egoera klinikoa azalduko lukeen patologia organikorik edota toxikoen kontsumo esanguratsurik.
- Tratamendu psikiatrikopean dauden pertsonak izatea eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Zentrotik jarraipena egiten dietenak. Sartzeko unean, psikopatologikoki egoera egonkorrean eta krisialdi batean ez daudenak. Beharrezkoa da Osasun Mentaleko Zentroaren edota erreferentziazko Unitate Psikiatrikoaren aldeko txostena izatea.