Noticias-Portada

«Lagundu eta partekatu, eraikitzen duen berrikuntzarantz» lemapean, Avifesen talde profesionala udaberriko jaia ospatzeko bildu zen. Ametzolako Eguneko Zentroa lekuz aldatu zela aprobetxatuz, festa Sarrikoko lokal berrian egin zen. Instalazio berriak ezagutzeko aukera izanez.

Taldekako jarduera dibertigarri batekin hasi zen topaketa eta, proba batzuen bidez, talde-lana eta lankidetza sustatu ziren, lankidetza-giroaz eta proiektu komun bateko kide izateaz gozatuz.

Bide batez, agur esateko eta Deustuko Unibertsitateko Gizarte Partaidetzako eta Balioetako boluntarioak aintzatesteko aukera baliatu nahi genuen, urte honetan beren denbora eta ezagutza gure kolektiboarekin partekatu baitituzte.