Noticias-Portada

Gaur, azaroak 25, AVIFESek, Bilboko Udalarekin eta hainbat elkarte eta gizarte-erakunderekin batera, urtero deitzen duen irakurketa instituzional eta parte-hartzailean parte hartu dugu, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta, indarkeria matxistaren gaitzespen kolektiboa jendaurrean erakusteko.

Rosak, AVIFESen erabiltzaileak, Aderekin eta Jonerekin batera, AVIFESen egin dugun manifestua irakurri du, Osasun Mentaleko arazoak dituzten, indarkeriaren biktima diren edo, emakume izate hutsagatik, indarkeria hori pairatzeko arrisku larrian dauden emakume askoren egoera zein den esateko, ikusarazteko eta salatzeko.

«Azken batean, gizartea kontzientziatzea eta mundua guztiontzako gune segurua izateko ekintzak nahi ditugu. Neurriak eta baliabideak ezartzea behar dugu, emakumeen biktimizazio sekundarioa saihesteko, eta, bereziki, gure biktimizazioa, osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeena, eta, horrekin, ahultasun handiagoa dugunez, sentsibilitate eta sororitate handiagoa behar dugu .» «Emakumea eta Osasun Mentala: indarkeriarik gabeko bizitzaren alde» manifestua.

Gure konpromisoa

Bizkaiko gaixotasun mentala duten pertsona guztiekin eta aukera-berdintasunarekin dugun konpromisoak gaixotasun mentala duten emakumeengan arreta jartzera eraman gintuen duela urte batzuk, AVIFESen gure “Emakumearen Arloa” garatuz, 2015ean I. berdintasun-plana eginez eta 2019-2022 Berdintasunerako II. Plana garatuz.

Arlo horretan egin dugun ibilbideari esker, arreta berezia jarri ahal izan dugu bereizkeria anizkoitza jasaten duten emakume horien arretan, esku-hartzean eta ikuspenean. Autonomia Erkidegoan eta Estatuan erreferente bihurtu gara eta hainbat aintzatespen jaso ditugu horregatik.