Noticias-Portada

Kirola eta osasun mentala funtsezko binomioa da Avifesen. Gainera, natura, basoak eta mendiak gehitzen badizkiogu, identitateaz ari gara, gure erakundearen genetikaz.

Avifes Gorantza Kirol Elkarteak gailurrak igotzen jarraitzen du, oraingo honetan Aragoiko Tena bailara ezagutuz: Piedrafita de Jaca, Escarrilla edo Panticosa dira Avifesko 14 mendizalek tontor ezberdinak esploratu dituzten guneetako batzuk.

Piedrafita Mountain Lodgen kokaturik, Basoko Bainuez, Ferrata Bideaz (UR Nomadek lagunduta) eta Zaragozako Asapmeko gure kideekin partekatzeko denboraz gozatu ahal izan dute.

Natura eta osasun mentalean dituen onurak partekatzeko, ezagutzeko eta gozatzeko egun batzuk.