Aurten ere, “Aldatu zure LOOK-a osasun mentalaren alde” boluntariotza-kanpaina Bilboko Deustuko Unibertsitateko boluntariotza-azokan izan zen, irailaren 18an, unibertsitateko klaustroan. Helburu beraren alde lan egiten duten beste erakunde batzuekin partekatutako jardunaldia: gizartea eraldatzea eta elkartasunaren bidez mundu hobea eraikitzea.
Boluntario gazteak benetako aldaketa-motorra eta osasun mentalaren babes-faktorea dira. Parte hartzeak, gizarte bidezkoagoa eta inklusiboagoa sortzen laguntzeaz gain, onurak dakarzkio inplikatzen direnen ongizate emozionalari.
Gure standean, kolorez betetako photocall batez lagunduta, gazte talde askori eman genien informazioa, eta, gainera, informazioa emateko, zalantzak argitzeko eta ondo pasatzeko tartea ere egon zen: hurbildu zirenek atrezzoekin argazkiak atera ahal izan zituzten eta beren irudiak sare sozialetan partekatu, gaixotasun mentalari begirada aldatzearen garrantzia ikusaraziz.
Ekimen hau gure erakundearen boluntariotza sustatzeko ekintzen barruan kokatzen da. Ekintza horiek Eusko Jaurlaritzaren Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailaren laguntza dute.
Esperientzia honekin bat egin nahi duzu?
Eman izena cambiatulook.avifes.org webgunean, eta parte hartu boluntario taldean. Zure denbora, prestakuntza eta zaletasunak eman ahal izango dituzu, eta esperientzia berriak bizi.
Hurrengo hitzordua: urriaren 1ean Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolan (BAM). Ez galdu!







