Noticias-Portada
Askotan harritu al zara gai bati seme, lagun edo lankide batekin nola heldu zalantzan jartzen? Edo, agian, zaila egiten zaizu zure iritzia ematea, edo eztabaida batean aktiboki parte hartzea.
Pentsatzen eta sentitzen duzuna, min ematen dizuna, mugak adieraztea, eta abar esateko trebetasunetan “berriz entrenatzeko” aukera eskaintzen dizugu. Mahaitxoko koadernoak, poltsikokoak, eguneroko kontsultakoak dira eta oso hurbil edukitzera eta kontsultatzera animatzen zaituztegu.

«Emozioetatik ikasten» BILDUMA

Eskuliburu horiei esker, hainbat estrategia ikasi ahal izango dituzu zure gatazkak konpontzeko. Izan eztabaida zaharrak edo zure bizitzako drama, zure gatazkak beste era batera begiratzen eta konpontzen hasten laguntzen dizugu.

Emozioen eremuan ez du axola pausoak zein txikiak diren. Egiten dugun aldaketa bakoitza egoera aldatzeko gakoa izan daiteke. Xake-taulan bezala, non nahikoa baita pieza bakarra beste lauki bati mugitzea edo taula beste angelu batetik begiratzea, partida aldatu ahal izateko.