Noticias-Portada

Gabonak dira jada, eta, aurten ere , ilusio eta gogo guztiak jarri ditugu berezia izan dadin.

Horregatik azaroan martxan jarri genituen antolatu ditugun hainbat gabonetako lehiaketa. Horietan, erabiltzaileek, profesionalek, praktiketako profesionalek eta boluntarioek sukaldaritzan, idazketan, dekorazioan… dituzten trebetasunak erakutsi ahal izan dituzte, eta are ilusio handiagoz bete dituzte data horiek.

Eta hainbeste lehiaketa SARI BANAKETAKO GALA HANDI batekin bakarrik amai zitekeen!!


Abenduaren 20an, asteartean, Santutxuko gizarte etxean sari banaketa egin zen. Urduritasun, emozio eta ilusio handiko giro batean, bertaratu ahal izan ziren partaideek ikusminez espero zuten sarituetako bat izatea. Itziar Ceballos AVIFESeko gerenteak eta Resu Casanova Avifeseko Zuzendaritza Taldeko kideak gidatu zuten galan ez ziren falta izan “rollo ona”, laguntasuna eta Gabonetako espiritua, eta batez ere talentu partekatu handia.

Saridun guztiek txalo-zaparrada jaso zuten, argazkia egin zuten epaimahaiko kideekin, eta sariak jaso zituzten, Olentzerok datozen egunetan ekarriko dienaren aurrerapen gisa.