Avifesek “BBK Art(e)gileak” proiektuaren III. edizioan parte hartzeko aukera izan du, BBK-k ANTespacio Elkartearekin elkarlanean bultzatutako ekimena. Otsailaren 21era arte egongo da ikusgai BBK Kunan.
Edizio honetan, Taxio Ardanaz artistak Zallako Eguneko Zentroko erabiltzaileekin batera aritu da buru gaixotasuna duten pertsonen bizitzari buruzko hausnarketa gonbidatzen duen podcast eta sormen prozesu autobiografiko bat garatzeko.
“BBK Art (e) gileak” erakusketak Bizkaiko hainbat gizarte-zentrotako erabiltzaileekin batera sortutako lanak biltzen ditu, arte garaikidea eguneroko bizitzara hurbiltzeko helburuarekin. Pinturaren, mugimenduaren eta bestelako sormen dinamiken bitartez, proiektu honek adierazpen eta hausnarketarako gune paregabea eskaintzen du.
“Un pingüino en la butaca”: Avifes-en partaidetza duen podcasta
Edizio honen baitan, Avifesek “Un pingüino en la butaca” podcasta garatu du, umorez, elkarrizketez, testigantzaz eta bizipenez betetako programa, non parte-hartzaileek beren esperientziak ikuspegi hurbil eta sortzailetik partekatzen dituzten.
Erakusketa urtarrilaren 17an inauguratu zen, eta otsailaren 21era arte egongo da zabalik, sortzaileen talentua eta sentsibilitatea ezagutzeko aukera paregabea eskainiz.







