Dagoeneko eskuragarri dago AVIFESen 2024ko Jardueren Memoria, iaz egindako lana, lorpenak eta proiektu berriak jasotzen dituen dokumentua.
Memoria honetan gure zerbitzuen, programen eta jardueren ikuspegi osoa aurkituko duzu, baita AVIFES osatzen dugunei buruzko informazioa ere: bazkideak, erabiltzaileak eta gure lana ahalbidetzen duen talde profesionala.
Dokumentu honek AVIFESek gaixotasun mentala duten pertsonen eskubideak sustatzeko duen funtsezko eginkizuna erakusten du, eta gure ekintzek gizartean duten eragin positiboa nabarmentazen du.
Bere argitalpenarekin, gardentasunarekin eta etengabeko hobekuntzarekin dugun konpromisoa berresten dugu, gizarte eta erakundeetako kideei gure lana gertutik ezagutzera eta gizarte bidezkoago eta inklusiboago bat elkarrekin eraikitzen jarraitzera gonbidatuz.







