Noticias-Portada

Gogoan dugu zurekin 2022a


2023. urtea itxaropenezko urtea izango da, arrastoa utzi digun eta arrastoa utzi dugun unez betetako 2022aren urte bizia igaro ondoren.

Elkarte gisa 36 urteko ibilbidea gainditu dugu, eta pozik egiaztatu dugu osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta senitartekoen artean gero eta gehiago direla Avifesengan konfiantza dutenak.

Horrela, gure oinarri soziala hazi egiten da, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen bizi-baldintzetan hobekuntzak bultzatzeko eta laguntzeko biltzen eta indartzen dena, eta, garrantzitsuena, autodeterminazioa eta eskubideak gauzatzea errealitate izan daitezela aldarrikatzen duena.

2022an, gure ateak zabal-zabalik jarraitu du gazte eta nerabeentzat, eta, horrela, AVIFESen erreferentzia-gune bat dute laguntza eta ulermena aurkitzeko, bai eta bizipenak partekatzeko gune bat ere. Gainera, depresioa lantzeko eta ikusarazteko ahalegina egin dugu, gure jarduerak eta ekimenak zabaldu ditugu… Azken batean, buruko gaixotasuna duten pertsonen eskubideak aldarrikatzen eta ikusarazten eta haien familiei laguntzen jarraitu dugu.
Profesionaltasunez eta ilusioz egin diogu, jakin badakigulako talde ausarta eta konprometitua dugula, eta erakunde, administrazio, fundazio eta abarren laguntza eta zuon aintzatespena ere baditugula.

Hau da ZURE AZTARNA eta gure AZTARNA