Ikasturtea hasten da eta horrekin batera Deustuko boluntariotza azoka tradizionalak (irailaren 17an) eta BAM Irakasleen Unibertsitate Eskola (irailaren 23an), non urtero parte hartzen dugun.
“Aldatu zure look-a osasun mentalagatik” boluntariotza-kanpaina Deustuko Auditorioko klaustroan eta BAMeko unibertsitatean izan da berriro, bere stand informatiboarekin batera. 30 gazte-talde baino gehiago hurbildu dira gure standera, eta gure esku-hartze eremuan egiten dugun lana erakutsi diegu.
Deustuko Boluntariotza Azokan 70 erakunde inguru izan dira, eta BAM Unibertsitate Eskolak hogei bat erakunde hartu ditu, beren programetan boluntarioak hartzeko prest. Unibertsitate-komunitatearen boluntariotza- eta lankidetza-ekintzak ezinbestekoak dira osasun mentala babesteko faktorea sustatzeko.
Boluntariotza Azoka hauen helburu nagusia Bizkaiko boluntariotza-erakundeek egiten duten lana ezagutzeko aukera ematea da unibertsitateko pertsonei, bai eta beren ikasketak eta dauden boluntariotza-programak uztartzea ere.
AVIFES proiektuaren parte izan nahi baduzu, boluntario gisa eman dezakezu izena cambiatulook.avifes.org helbidean. Gaixotasun mentala duten pertsonenganako estigma soziala murrizten lagunduko duzu, eta esperientzia berri bat biziko duzu zure prestakuntza, esperientzia eta zaletasunak modu atseginean partekatuz.
Eskerrak ematen dizkiegu Deustuko Unibertsitateari eta BAMi egindako harreragatik, eta AVIFESetik egiten dugun lana ezagutzeko interesa erakutsi duzuen guztioi.
Aldatu zure look-a osasun mentalagatik eta egin bat Avifesen boluntario taldearekin!

