Boluntarioa izan nahi al duzu?

Hartu parte eta izan zaitez gure proiektuaren kide… Izan zaitez boluntario!

Zer esan nahi du AVIFESeko boluntario izateak?

Gaixotasun mentala duten pertsonengana hurbiltzea eta garrantzitsuak sentiaraztea esan nahi du.

Borrokatzea esan nahi du, izan ere gizarteak gaixotasun mentala duten pertsonak gauza asko eman dezaketen pertsona lez onartzea du helburu.

Gizarte bidezkoago bat eraikitzen lagundu nahi duzun pertsona solidarioa zarela esan nahi du.

Bizitza hobetzeko ahalegin eta ilusio handia jartzen duen pertsona-talde batekin bat egiten duzula esan nahi du.

Boluntario gisa parte hartzeak lagundu egiten du gaixotasun mentala duten pertsonen estigma soziala murrizten baita bereizkeria-egoerak eragiten dituzten estereotipoak ezabatzen ere.

Lagun iezaguzu gaixotasun mentala duten pertsonenganako iritzia aldatzen

¿Quieres ser voluntario/a? ¿Quieres colaborar? ¿Cómo puedes hacerlo?

En AVIFES partimos de la idea de que todas las personas podemos aportar algo a los demás. Nuestras aficiones, formación o experiencias de vida pueden ser herramientas muy útiles que podemos desarrollar en beneficio de los demás. Toda persona es una oportunidad para renovarnos con nuevas ideas, proyectos o formas de hacer. Además, las personas voluntarias aportan a su actuación un valor añadido, porque su colaboración transmite un mensaje positiva, la idea de que la compañía se realiza sin que haya ninguna razón que lo justifique más allá del propio deseo.

Pertsonek haien boluntariotzan ondorengoa egin ahalko dute:

  • Gizartea sentsibilizatzeko eta salatzeko ekintzak garatzea
  • Gaixotasun mentala duten pertsonekin taldean eta bakarka kultur, kirol, sormen, prestakuntza… jarduerak egitea

Zer eskaintzen dizu AVIFESek?

AVIFESek pertsona boluntarioa interesa duela adierazten eta informazioa eskatzen duen momentutik onartzen da.Erakundearekin duzun loturatik aurrera, zure borondatezko lankidetzan lagunduko dizugu.

Esperientzia hau atsegina izan dadin:

Boluntarioarekin, bere interesak, lehentasunak eta boluntariotza egiten eman dezakeen denbora aztertuko dugu, era horretan, egokien den jarduera edo proiektuaren parte izan dadin.

Esleitutako zereginetan lagunduko diogu.

Boluntarioaren eta erakundearen arteko akordio batean formalizatzen dugu konpromisoa, bi aldeek hitzematen dituzten alderdi guztiak biltzen dituena.

Prestakuntza laguntza jasoko du hainbat arlotan, batez ere adimen gaixotasunari dagokionez.

Boluntarioaren agurra. AVIFESen parte hartzen amaitzen duenean, pertsona horrek AVIFESen duen partaidetzari buruzko iritzia eta balorazioa interesatzen zaigu.

Zure kezkaren eta gogoetaren ondoren AVIFESen boluntario gisa parte hartzea erabakitzen baduzu, zorionak!
Zure partaidetza garrantzitsua da!

Jar zaitez harremanetan AVIFESekin!

Santutxu, 40 bajo / behea
48004 BILBO

94 445 62 56 • (Fax) 94 432 91 20

    Pribatasun-politika irakurri eta onartzen dut
    Arduraduna: AVIFES
    Helburua: Harreman komertziala eta gure zerbitzuei buruzko jakinarazpenak bidaltzea.
    Legitimazioa: interesdunaren berariazko adostasuna.

    Hartzaileak: Zure datuak Cloudware-n gordeko dira
    Eskubideak: Datuak eta beste eskubide batzuk eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea duzu
    Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta zehatza gure web orrian kontsulta dezakezu: www.avifes.org