Noticias-Portada

AVIFESek kanpaina “fresko eta dibertigarri” bat jarri du abian, boluntario gazteak erakartzeko, bestelako boluntariotza batean murgiltzera bultzatuko dituen erronka bati aurre eginez, gizarteari ekarpena egingo diona eta haiei ere ekarpena egingo diena, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei lagunduz.

Kanpainak La Caixa Fundazioaren laguntza du eta, “Aldatu zure look-a osasun mentalaren alde” lelopean, gazteak ekintzara pasatzera gonbidatzen ditugu hitz-joko batekin: “Avifes-berdez janztera animatzen ditugu” eta aldi berean gaixotasun mentalarekiko begirada aldatzera. Horretarako, Bionbo eta atrezzo desberdin baten laguntzarekin, hainbat prestakuntza-zentrotan ibili gara, lagunekin argazkiak egin eta beren sareetan partekatzeko, eta QR baten bidez AVIFESekin harremanetan jartzeko.

Kanpaina irailaren 21ean hasi zen Deustuko Unibertsitateko Boluntariotza Azokan. Unibertsitate horretara itzuli ginen kanpainarekin, urriaren 10ean, Osasun Mentalaren Munduko Eguna zela-eta. Ondoren, Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolan, EHUko Leioako Campusean, Txorierriko Politeknikan eta Merkataritza Ganberan izan gara.

Eskerrik asko kanpainaren harreragatik, eta bereziki AVIFESekin harremanetan jarri eta gure erakundean boluntario-partaidetza hasi diren gazteei.

ONGI ETORRI GUZTIOI!!

ALDATU ZURE LOOKA OSASUN MENTALAREN ALDE Flyerra– Aldatu osasun mentalaren ikuspegia, bizi esperientzia berri bat eta egin boluntario