Noticias-Portada

Batz Zamudio Sozietate Kooperatiboa enpresak, automobilgintzaren sektorerako produktu eta zerbitzuak eskaintzen dituenak, Hezkuntzarako eta Kooperatiba Sustapenerako eta Interes Publikoko Beste Helburu batzuetarako kontribuzio fondoa du. Urtero irabazi-asmorik gabeko elkarte batera bideratzen dute, eta aurten AVIFES izan da, osasun mentalaren arloan egiten dugun lanagatik.

Eskerrak eman nahi dizkiegu, gure programak garatzen lagunduko duen dohaintzagatik ez ezik, gaixotasun mentala duten pertsonei eta haien familiei laguntzeko egiten dugun lana aintzatesteagatik ere.