Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, munduan 340 milioi pertsonari eragiten dio, gutxi gorabehera, Depresioak. Horixe da, hain zuzen ere, munduko ezintasun-eragile nagusia, eta oso ekarpen garrantzitsua egiten dio munduko morbilitate-karga orokorrari.
Buru-nahasteetatik ohikoena da. Europan 35 milioi pertsona depresioarekin bizi direla kalkulatzen da.
Okerrenean, depresioak suizidioa eragin dezake. Urtean 800.000 pertsona inguru suizidatzen dira munduan, eta 15 eta 29 urte bitarteko adin-taldearen bigarren heriotza-arrazoia suizidioa da.
Sexuari dagokionez, emakumezkoen kasuak gizonezkoak baino bi aldiz gehiago dira; gizonezkoak baino % 15-25 gehiago direla kalkulatzen da.
Gazteetan geroz eta kasu gehiago daude; izan ere, kasuen % 50 20 eta 40 urte bitarteko gazteen artean hasten dela kalkulatzen da.
Europan, 75 urtetik gorako 10 pertsonatik batek Depresioa du.
Depresiorako tratamendu eraginkorrak badaude ere, munduan Depresioa duten pertsonen erdiak baino gehiagok (% 90 baino gehiagok herrialde askotan) ez ditu tratamendu horiek jasotzen. Oztopo dira baliabide falta, buru-nahasteen estigmatizazioa eta ebaluazio kliniko zehaztugabeak.