Depresioari aurrea hartzeko
Adierazi dugun bezala, Depresio-Nahastearen kausak faktore biologiko eta psikosozialetan daude, eta zaila da horietako bakoitzak pertsona bakoitzean izan dezakeen eragina zehaztea.
Hala ere, oso garrantzitsua da Depresiotik babesten gaituzten faktoreak ezagutzea. Faktore horien gain kontrolen bat izan dezakegu, eta horri aurrea hartzen lagundu diezagukete.
Depresioari aurrea hartzeko
aholkuak
Adierazi dugun bezala, Depresio-Nahastearen kausak faktore biologiko eta psikosozialetan daude, eta zaila da horietako bakoitzak pertsona bakoitzean izan dezakeen eragina zehaztea.
Hala ere, oso garrantzitsua da Depresiotik babesten gaituzten faktoreak ezagutzea. Faktore horien gain kontrolen bat izan dezakegu, eta horri aurrea hartzen lagundu diezagukete.
Lagundu diezaguke

Estresaren kudeaketak
Estresak egoera bati moldatzea eragin dezake eta pertsonek bizitzako desafio-egoera batzuei aurre egitea lortu. Hala ere, estres hori denboran luzatzen denean, negatiboa bihurtzen da, eta kalte egin diezaioke pertsonaren osasunari, eta sarritan depresioa eragin dezake. Garrantzitsua da egoera horiek konpontzeko estrategiak izatea eta denboran zehar izaten den estresa saihestea.

Harreman sozialak eta bikote edo adiskidetasun loturak
Erreferentzia-talde soziala edo harreman-lotura estuagoak izatea positiboa da, pertsona talde bateko kide sentitzen da, eta entzuten, errespetatzen, baloratzen, maitatzen, laguntzen sentitzen baita, eta berak ere gainerakoei berdina transmititu diezaioke.

Indarkeria-egoerekiko esposizioa
Indarkeria fisikoa edo psikologikoa izatean, estres handia sortzen da, honako hau denbora laburrean baina oso era bortitzean edo denbora luzean zehar era egonkor batean eman daiteke.
Bi egoera horiek, batak zein besteak, pertsonaren egoera afektiboan eragina izan dezakete. Indarkeria hori gertatzen denean, besteak beste, segurtasunik eza, autoestimua gutxitzea eta lotura sozialak haustea eragin dezake.
Horrelako egoerak saihestea eta ahal den neurrian babestea, Depresioa saihesteko faktore bat da.

Egiten diren lanari eta jarduerei zentzua ematea
Egiten diren lanekin edo jarduerekin pozik egotea, horietako baten printzipioekin koherentea den balioa aurkituz eta haietatik lor daitekeen onura materialez gain, norbera zoriontsuago eta atseginago sentiarazten lagunduz.

Ordutegiak eta jateko ohiturak mantentzea
Ordutegi errutina bat izateak, loaren ordutegiak barne, gorputza eta burua atsedenean izatea laguntzen du. Elikadura-ohiturek eragina dute gure aldartean, eta frogatuta dago elikagai batzuek ongizate emozionalari laguntzen diotela, beste batzuek kaltetzen duten bitartean.

Jarduera fisikoa egitea
Jakina da ariketa fisikoak, besteak beste, substantzia kimiko bat modu naturalean jariatzea dakarrela, hala nola endorfinak, organismoan ongizate-sentsazioa eragiten dutenak. Horri pertsonen autopertzepzioan bertan eragiten dituen onurak gehitu behar zaizkio, beren buruarekin eta gorputzarekin hobeto sentitzen baitira.

Alkoholaren eta bestelako toxikoen gehiegizko kontsumoa saihestea
Gehiegizko alkohol-kontsumoa (substantzia depresorea) depresiorako arrisku-faktore bat da, bai organismoan duen eragin biologikoagatik, bai eragin ditzakeen arazoen ondorioengatik ere. Beste substantzia toxiko batzuen kontsumoa ere faktore arriskutsua da Depresiorako.

Errutinatik atera eta jarduera atseginak egitea
Noibehinka errutinatik irtetzeak eta gustuko ditugun ekintzak egitea, monotoniarekin bukatzea, animatzea eta tristuradun egoeretan barneratzea saihestea eragiten dute.

Sormenari lekua eta denbora ematea
Irudimenetik zerbait berria sortzea. Horrek, positiboak diren eta emozio-egoeran ondorio onuragarriak dakartzaten prozesu mentalak aktibatu eta estimulatzen ditu, hala nola, oroimena, arreta, arrazoiketa, etab.

Naturarekin harremana izatea
Naturarekiko harremanak eragin onuragarria du osasun fisiko nahiz psikikoan. Besteak beste, sistema immunologikoa indartzen eta estresa murrizten laguntzen du.
