Depresioari buruzko
ohiko galdera eta mito faltsuak

Lur jota egotea triste egotearen sinonimoa al da?

Tristura emozio arrunta da. Depresioa berriz, egoera iraunkorragoa eta gogorragoa da, eta pertsonaren hainbat alderdiri eragiten dio.

Depresioa duten pertsonak beti al daude triste?

Tristura sakona depresioaren ohiko sintometako bat da, baina ez da beti agertzen. Pertsona batzuetan, adibidez, lur-jotzea ematen da, eta beste batzuetan suminkortasun-egoera bat nabarmendu daiteke.

Depresioa ahultasunaren adierazgarria al da?

Beste buru-nahaste batzuekin gertatzen den bezala, depresioaren estigmatizazio-karga bat dago. Ez da depresioa izatea aukeratzen, gaixotasun erreala da, ohikoa, eta ez dago borondatearen mende.

Depresioa bakarrik sendatzen al da?

Tratamendurik gabe, depresioa larritu egin daiteke eta hilabeteak edo urteak iraun ditzake. Depresioa duten pertsonek tratamendua behar dute.

Depresioa gertaera negatiboren bat jasaterakoan bakarrik gertatzen al da?

Depresioa gertaera negatibo bat jasan ondoren has daiteke, baina beste faktore batzuek ere eragin dezakete: hormona-asaldurak, erditzeak edo alkohol- eta droga-kontsumoak. Batzuetan, baliteke faktore argi bat ez identifikatzea.

Umeek ez al dute depresiorik?

Depresioa edozein adin, etnia, giza klase eta sexutan ager daiteke.