Nola eta non eskatu
Laguntza

Zuk edo zure familiako edo inguruko norbaitek depresioa izan dezakezula uste baduzu, garrantzitsua da laguntza lehenbailehen eskatzea.

Nora zoaz? Non eska dezakezu laguntza? Nola egin dezakezu?

Nora jo dezakezu lagun iezazuten?

Saiatu konfiantzazko norbaitekin hitz egiten, adibidez, senitartekoren batekin, bikotekidearekin edo lagun batekin.

Kontatu zer gertatzen zaizun, ez zaizu zuk hala nahi duzulako gertatzen eta   ez duzu zertan bakardadean bizi beha, jende askori gertatzen zaio.

Joan lehen mailako arretako edo familia-arretako medikuarenera, eta, bestela, erreferentzia den beste mediku batengana. Kontatu zer gertatzen zaizun, berak lagun diezazuke.

Familia-medikuak aztertuko du ea berak tratatu ahal zaituen edo Osasun Mentaleko mediku espezialistarengana, psikiatrarengana, bideratuko zaitu.

Psikiatrak ezagutu nahi izango zaitu, zer gertatzen zaizun jakiteko eta ebaluatzeko.Zer gertatzen zaizun, tratamendua eta eman beharreko urratsak azalduko dizkizu.

Ez izan beldurrik, zure psikiatra zuri laguntzeko dago, baina gertatzen zaizun guztia kontatzen badiozu bakarrik egin dezake; esaten diozuna konfidentziala da eta zuen artean geratzen da.

Behar izanez gero, tratamendu bat jarriko dizu; farmakologikoa edota psikoterapeutikoa izan daiteke. Garrantzitsua da tratamendu eta jarraibideei kasu egitea.

Zalantzarik baduzu, galde iezaiozu zure medikuari, laguntzeko dago eta.. Urduri jartzen bazara, koadernoa batean dituzun zalantzak idazten saia zaitezke, burutik pasatzen zaizkizun ideiak…

A veces pueden aparecer pensamientos de hacerte daño; si ocurre esto intenta expresar cómo te sientes a alguien en quien confíes para que pueda estar contigo hasta que te encuentres mejor, o ayudarte a buscar ayuda en ese momento.

Ondoezik sentitzen bazara edo konfiantzazko inor aurkitzen ez baduzu, bilatu erreferentziako psikiatra, eta, halakorik ez baduzu, 112ra deitu edo dagokion ospitalera joan zaitezke.

Jar zaitez harremanetan zure inguruko Osasun Mentaleko Elkartearekin.

Zuri gertatzen zaizun gauza bera gertatzen zaien pertsonak ezagut ditzakezu han;  bakarrik ez dagoela ikusiko duzu, jende askori gauza bera gertatzen zaiola eta bizitza ona duela ikusiko duzu.

Hemen informazioa, orientazioa eta laguntza emango dizugu.

Nola lagundu dakioke depresioa duen senitarteko edo adiskide bati?

identificar-icono

Depresioa gaixotasun bat dela ulertuta eta haren sintomak ezagutzen.

medico-icono

Kontsultatzen eta tratamendu egokia jarraitzera lagunduaz.

proteger-icono

Lagunduz, distantzia jakin bat mantenduz, eta gehiegi babestu gabe.

icono_comunicacion

Bere buruaz beste egiteko ideiak adierazten lagunduz, halakorik bada, horrek prebentzioa errazten du.

icono_corazon

Zure burua zaintzen, zure laguntza ahalik eta lagungarriena izan daiten.

Gaixotasun mentala duen senideren bat al duzu?