Haurtzaroa, nerabezaroa eta gaztaroa bizitzako etapak dira, eta pertsonaren edozein gertakarik, positiboa zein negatiboa izan, bere bizitza betiko marka dezake.
Aurten ere, Osasun Mentalaren Munduko Eguna dela eta, urriaren 10ean, elkarte-mugimenduak sare sozialetan eta komunikabideetan kanpaina bat jarri du abian, osasun mentala zaintzearen garrantziaz sentsibilizatzeko, eta oraingo honetan, bereziki haur, nerabe eta gazteen osasunaz.
Aurtengo kanpainak, ESPAINIAKO OSASUN MENTALA Konfederazioak diseinatuak, gazteak kontzientziatu nahi ditu beren emozioak adieraztearen garrantziaz osasun mentala zaintzeko lehen urrats gisa, baina, era berean, gazteen arazoei aurre egiterakoan helduen ohiko argudioak eta jarrerak desmuntatu nahi ditu. “Eman like osasun mentalari. Ongizatean hazteko eskubidearen” lelopean egin da kanpaina.
AVIFESetik,
kanpaina honekin bat egiten dugu, batetik, ondoez emozionaleko une baten aurrean pentsatzeko edo jarduteko modu jakin batzuk desaktibatu nahi dituzten mezuak zabalduz, eta, bestetik, gazteak eta nerabeak kontzientziatuz haien arazoek eta sentimenduek helduenek duten balio eta garrantzi bera dutela, eta arazo horiek beldurrik gabe adierazteak osasun mentala zaintzen laguntzen duela.
Hauexek dira kanpainan jasotako gomendioetako batzuk: entzutea, laguntzea, enpatizatzea, errurik ez botatzea, kezka edo sufrimendu bat ez minimizatzea edo gutxiestea…

