Zergatik nahi dugu zu bazkide izatea?
Hasiera-hasieratik, Avifesko bazkideak izan dira aldaketarako eta bilakaerarako abiapuntua eta bultzada.
Zenbat eta gehiago izan, gehiago entzungo gaituzte eta lagunduko digute.
Proiektu komun bat sortuko dugu, eta elkarrekin lan asko egin dezakegu buru-eritasuna duten pertsonen eta haien familien alde.
Eraldaketa soziala, estigmaren aurka borrokatzea, prebentzioa eta osasun mentalaren zaintza landu nahi ditugu.
Eta zer eskaintzen dizugu?
-
- Ez dizugu opari bat emango bazkide izateagatik, baina errespetua, laguntza, enpatia, elkarrekiko laguntza, ilusioa eta abar oparituko dizkizugu.
- Ez dago bertan gelditzeko konpromesurik baina zure alboan gelditzea gustatuko litzaiguke. Gure nahia egi bihurtzen uzten al diguzu?
- Beti erraztuko dizugu informazioa, gerora zuk erabaki dezazun.
- Gogoratu, zalantzarik izanez gero galdetu, baina zuk erabakitzen duzu.
- Bazkieen arretarako talde bat dugu, guretzako garrantzitsua baitzara eta asko.
- Ez dugu aldatzeko arazorik, aldaketarekin hobekuntzak lor bagenitzake… aurrera.
- Erakundearen jarduera, proiektu eta zerbitzuetan parte hartu ahal izango duzu (Programa eta zerbitzuetarako esteka)
- Informazio eta prestakuntza eguneratua bidaliko dizugu aldizka osasun mentalaren arloan eta gure programa eta zerbitzuei buruz.
- Gure proiektu eta jarduerei jarraipena ematen lagunduko diguzu.
- Buru-eritasunaren eta eritasun horri buruz dauden ideia eta aurreiritzien inguruko ikuspegia aldatuko duzu.
- Bizi-kalitatea hobetzeko aldarrikapenak eta borrokak egiten lagunduko duzu.
- Gazteenen osasun mentala prebenitzen eta zaintzen lagunduko duzu.
- Antzeko errealitateak dituzten pertsonekin guneak partekatuko dituzu, non inoiz ez zaren bakarrik sentituko.
Orduan, gurekin bat egingo al duzu?
Ezin dugu zu gabe egin
AVIFESen egiten dugun lana zure laguntzari esker egin daiteke. Gauza asko egiten ditugu, baina zurekin, zure laguntzarekin, askoz gehiago egin genezake.
Egin zaitez bazkide, bat egin gure proiektuarekin gaixotsun mentala duen pertsona edota bere familiakoa bazara.
Kuota
55€ / urtekoa da soilik
hilean 5€ baino gutxiago, kuota minimo lez
AVIFESen bazkide izan nahi baldin baduzu, dei iezaguzu 944456256 telefono zenbakira edo idatzi [email protected]-ra eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Nahiago izanez gero, egin zaitez AVIFESen bazkide ondorengo formularoaren bitartez.