Noticias-Portada

Aurten musikaz haratago doan jaialdia osasun mentala babestuz

BBK Bilbao Music Legends Fest jaialdia, BBK-k eta Bilboko Udalak babestuta eta Dekker Events-ek antolatuta, urtero sendotzen jarraitzen duen udako musika-hitzordu nagusietako bat da, eta aurtengo edizioak, gure erakundearen bitartez, gizartea osasun mentalaren inguruan sentsibilizatzea du helburu.

Ekainaren 14an eta 15ean The Pretenders eta Deep Purple, besteak veste, taldeen emanaldiez gozatuko duten 13.000 lagunek baino gehiagok lagundu hartu ahal izango dute edizio mugatuko kamiseta bat erosiz. Kamiseta horrekin AVIFESekin lankidetzan arituko dira eta gaixotasun mentala duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetuko dute.

Disorder Wave Bilboko streetwear arropa-markarekin batera sortutako kamiseta, osasun mentalarekiko konpromisoa adierazten duena.

Jaialdiaren edizio honetako parte-hartzaileen ahotsen artean oihartzuna izatea nahi dugun leloa duen kamiseta: “YOU’RE NOT ALONE HEMEN”.

Kamiseta hori “Legends 2024” azokako merchandising standean bakarrik egongo da eskuragarri ekainaren 14 eta 15ean Bilboko Bizkaia Arenan.

** Egin klik hemen kamisetak ekoizteko prozesuaren bideoa ikusteko.