Gran Bilbao Hotelak urtero aukeratzen du partner solidario bat, elkarte edo tokiko GKE gisa, bere erantzukizun sozial korporatiboaren zati gisa, sentsibilizazio kanpaina bat aurrera eramateko helburuarekin, babesten duten kausarako dirua biltzeko eta errealitate sozial hori ikusarazteko. Hala, Avifesen eskutik, bat egin du osasun mentalarekin hotelak.
Eskerrik asko gu aukeratu eta bide honetan laguntzeagatik!
Euren ekarpena egin nahi dute eta, horregatik, urte osoan zehar hainbat jarduera antolatzen dituzte, hala nola, dohaintzetarako hoteleko espazio komunetan itsulapikoak jartzea, Hoteleko harreran txapak saltzea, elkartea eta gaixotasun mentala ikusarazteko kanpaina txikiak egitea, Osasun Mentalaren Munduko Egunaren inguruko hainbat ekitaldi egitea… eta kontatuko dizkizuegun beste ekintza asko.
Ekintza horiek hoteleko langile guztiak inplikatuko dituzte, ahalik eta diru gehien biltzeko eta Avifesi emateko, eta, aldi berean, elkarrekin, eskutik helduta, estigmaren aurka batera borrokatzeko.
Eman diezaiogun osasun mentalari benetan merezi duen garrantzia!
Elkarrekin osasun mentala hobetzeko

