Aste honetan, AVIFESeko emakumeen taldeak topaketa hunkigarria egin du Bilboko Alde Zaharreko txoko batean, eta sormena, lotura emozionala eta autozainketa izan dira protagonista nagusiak.
Emakumeei laguntzeko taldeak astero biltzen dira Bizkaiko hainbat herritan, eta funtsezko laguntza-sarea dira emakumeak gizarteratzeko eta komunitatean aktiboki parte hartzeko, haien ongizatea eta ahalduntzea indartuz.
Giro hurbilean, parte hartzaileek, musika leunaren erritmoan, margo akrilikoekin loreontziak apaindu eta margarita-haziak erein zituzten. Lehen begiratuan eskuzko jarduera bat irudi zezakeena, hazkunde pertsonal eta kolektiboko ekintza sinboliko bihurtu zen: lorontzi bakoitza indar, zaintza eta itxaropenaren metafora bizia bihurtu zen.
“Pintzelkada eta hazi bakoitzarekin, emakumeek espazio propioa landu dute, intimoa, loratzeko” Jarduerak sormena sustatzeaz gain, emozioak adierazteko, ahalduntzeko eta autoestimua indartzeko espazio bat ere eskaini zuen.
Horrelako ekimenak AVIFESek osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeei laguntza espezifikoak eskaintzeko egiten duen lanaren barruan kokatzen dira, askotan zaurgarritasun hirukoitzari aurre egin behar izaten baitiote.
Oso eskertuta gaude parte-hartzaileen inplikazio eta energiatik, berrriro ere erakutsi baitute, mimoz eta elkarri lagunduz, posible dela haztea eta loratzea, laster lorontzi bakoitzean ernatuko diren bitxiloreak bezala.







