Noticias-Portada

2020tik, horixe da komunikabideen errealitatea; egunez egun, osasun mentalaz hitz egiten da, eta, bereziki, gazteen osasun mentala zein kaltetuta dagoen. Baina benetan hain kezkagarria al da?

  • OM arazoen % 75 25 urte bete baino lehen garatzen dira
  • Haurren eta gazteen depresioa osasun publikoko arazo bat da, prebalentzia handia duelako, pertsonarengan eragin negatiboa duelako eta bizi-arriskua duelako (15 eta 29 urte bitarteko 5 gaztetik 1ek depresio bat du).
  • Pubertaroaren ondoren, depresio-arriskua 2 edo 4 aldiz handiagoa da.

Gaur inoiz baino gehiago gaztea izatea erronka bat da. “Mundua jateko” etapa omen da, baina batzuetan munduak jaten zaitu.

Erabakiak hartu, aldaketei aurre egin, gure nortasuna aurkitu, emozio biziei aurre egin, lehen etsipenak bizi eta, hori gutxi balitz, besteak beste era batera tratatzen hasten zaizkigu. Eta nerabeak garenez, helduen munduak gaur egun ezartzen dizkigun zeregin konplexuen erdian argitu behar dugu geure burua.
Baina bizitzako etaparik dibertigarrienetako bat ere izan daiteke, hau da, norbere burua aurkitzea, aukera berriak izatea, bizitzari zukua ateratzea, askatasunez sentitzea eta pixkanaka independentzia handiagoa lortzea.

Gaztea bazara eta bizi zaren gizarteak eta osasun mentalak kezkatzen bazaituzte, zure zain gaude!

«Gazteak eta osasun mentala: osasun mentalari begira» jardunaldia.

Azaroak 9, asteazkena, Yimby Gunea Bilbao – ALDEZ AURRETIK IZENA EMAN BEHAR DA

**Janssenen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetzarekin.