Noticias-Portada

Gabonetako jaiekin lotuta, eta urtarrilera arte familiei laguntzeko programen atsedena aprobetxatuz, aurten ere Gabonetako hainbat topaketa antolatu ditugu Durangon, Portugaleten, Zallan eta Bilbon.

Familiei laguntzeko programetan parte hartzen duten 70 senidek baino gehiagok, bai eta eskualde bakoitzeko eguneko zentroaren zerbitzuaren erabiltzaileen senitartekoek ere, hartu zuten parte jaiegunetako topaketa horietan. Horiekin batera, familien programen arduradunaz gain, AVIFESeko eguneko zentro bakoitzari lotutako talde profesionalak ere elkartu ziren.

Topaketa guztiek arrakasta handia izan zuten, eta beste familia batzuekin elkartzeko gune lasaia izan ziren. Bertan, elkarrekin lasai hitz egiteko, elkar beste modu batean ezagutzeko, jaiak ospatzeko eta datorren urtera arte agur esateko aukera eskaini zen.

Mokadutxo bat egin zen, topaketa egiten zen eguneko zentroko erabiltzaileek prestatu zutena, eta familiak berak bizkotxoak, tartak, tortillak eta abar eramatera animatu ziren, eta kideekin partekatu zituzten.


Zalantzarik gabe, haiekin dugun konpromisoa erakusteko modu bat izan zen, ez bakarrik gaixotasun mentala duten senideentzako funtsezko laguntza direlako, baizik eta haiek AVIFESentzat berez funtsezko balioa direlako ere.