Joan den urriaren 30ean, AVIFESek Euskadin osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen zahartzeari buruzko ikerketaren aurkezpenean parte hartu zuen. Lan horrek aldaketa sozial eta demografiko garrantzitsu batean jartzen du arreta: gure erkidegoan osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen zahartze progresiboan.
Azterlan hori Buru Osasuna Euskadi Fererazioak (FEDEAFES) bultzatu du, eta hura osatzen duten elkarteek — AGIFES, ASAFES, ASASAM eta AVIFES — batera egin dute, EDE Fundazioaren laguntza teknikoarekin. Gure parte-hartzea aktiboa izan da bai azterlanaren garapenean bai aurkezpenean, eta osasun mentalaren eta zahartzearen arloan dugun esperientziarekin eta ezagutzarekin lagundu dugu.
Ekitaldia Gasteizko Europa Jauregian egin zen, Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburu Nerea Melgosak parte hartu zuen, eta mahai-inguru bat egin zen, Euskadin osasun mentaleko arazoak dituzten adinekoen beharretan, laguntzetan eta kezketan sakontzen duen azterlanaren emaitza eta ondorio nagusiak aurkezteko.
Eta gai horretan gehiago sakondu nahi baduzu, zahartzeari buruzko gure azterketa ere kontsulta dezakezu. AVIFESen webgunean dago eskuragarri, eta osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen etorkizunari buruzko begirada osatzen eta zabaltzen du.
Azterlanaren helburua gero eta erronka handiagoari erantzutea da: nola lagundu kolektibo horren zahartze-prozesuari, laguntza egokiak, bizi-kalitatea eta parte-hartze soziala bermatuz. Horren bidez, erakundeak, entitateak eta gizartea oro har sentsibilizatu nahi dira aldaketa demografiko horri aurrea hartzeak eta erantzuna emateak duen garrantziaz

