AVIFES irabazi-asmorik gabeko erakundea da eta onura publikokotzat jotzen da.
1986an ekin genion bideari. Buru-eritasuna duten pertsonen familien beharretik eta gogotasunetik jaiotzen gara, behar eta gogo horrek baliagarri, aktibo eta abenturazale bihurtu gintuen. Osasun mentalerako oso egoera txarrean gaude, eta, hasiera-hasieratik, erronka bikoitza genuen: baliabide berriak eta hobeak aldarrikatzea eta gizartearen estigmari aurre egitea
Bi bide horiek behin eta berriz gurutzatzen dira gure jardun-eremuan, Bizkaiko lurralde historikoan. Aldapan dauden bideak dira, eta, aldi berean, gero eta gehiago gara honen alde egiten dugunak. Une honetan, 6.000 pertsona mugitzen dira ziurtasun batek bultzatuta: osasun mentala da gure helburua.
Gu ezagutzera animatzen al zara?
AVIFES gara
Apur bat gehiago ezagutu nahi gaituzu? Gu ondorengoa gara…
Sutsuak
Aldaketa posible dela uste dugu, eta egiten dugun guztia energiaz eta grinaz egiten dugu!
Desberdinak
Desberdintasuna eta aniztasuna gure aliaturik onenak dira, Avifesen beti dago hutsune bat, proiektu berri bat, ideia berri bat. Jende anitza gustatzen zaigu, denok desberdinak baikara!
Arduratsuak
Gure eginkizuna betetzen dugu eta arduraz jokatzen dugu. Dena axola zaigu, txikia zein handia dena eta zure ongizateak axola zaigu!
Ausartak eta abenturazaleak
Ausartu, eta probatu… egiten dugu, betiere kolektiboaren onbeharrean pentsatuta.
Konprometituak
30 urte baino gehiagoko esperientzia dugu. Eta egunero, elkartea jaio zenetik, programa eta zerbitzu hobeak izateko lan egiten dugu. Eskubideak defendatzeko eta aldarrikatzeko lan egiten dugu, baita autonomia pertsonala lortzeko ere. Azken batean, gaixotasun mentala duten pertsonen eta haien familien bizi-kalitatea hobetzea dugu helburu.
Eusko Jaurlaritzak onura publikokotzat eta interes sozialekotzat jo zuen eta Emakunderen (Emakumearen Euskal Erakundearen) laguntzaile gisa onartua izan zen berdintasunaren alde egiten zituen ekimenengatik. AVIFES beraz, 1.986an sortu zen Elkarte lez. Gaixotasun mentala zuten pertsonen senide batzuek Osasun Mentalerako baliabide oso urriak zeudela egiaztatu zuten eta ondorioz, elkarrekin elkarte bat sortzea erabaki zuten. Honek gaixotasun hau duintzeko eta beharrezkoak diren baliabideen alde borrokatuko du.
Gure misioa
AVIFESen xedea Bizkaian gaixotasun mentala duten pertsonei eta haien familiei laguntza pertsonalizatua ematea da bizitza osoan zehar, autonomia pertsonala, bizi-kalitatea eta gizartean sartzea lortzeko, eta eskubide osoko herritarra dela ziurtatzeko.
Gure oinarri soziala
Gaue egun AVIFESen 1.385 bazkide daude eta horiek aldi berean, haien inguruko 6.000 pertsona, ordezkatzen dituzte. Gure programa eta zerbitzuetan 700 pertsona baino gehiagori modu egonkorre eta zuzenean arreta ematen diegularik.
Gure konpromesua
350 urte hauetan zehar, familien, profesionalen, boluntarioen eta gaixotasun mentala duten pertsonen konpromisoarekin eta dedikazioarekin, estigmak, bazterketak eta benefizentziak markatutako errealitatetik urruntzen ari gara. Gaixotasun mentala duten pertsonak gizartean, orokorrean, onartuak izatea lortuz eta haien bizi-kalitaterako funtsezkoak diren hainbat esparrutan zerbitzuak eta baliabideak ezarrita.
Gaixotasun mentala duten pertsonenganako iritzia aldatu dugu, badakigu pertsona bakoitza desberdina dela, bakoitzak bere ametsak, sendimenduak, desioak, gaitasunak, lorpenak eta ondorioak dituela: jada ez dugu “gris koloreko” kolektibo bat ikusten, pertsona horietako bakoitza “kolore-sorta eta -konbinazio” oso batean hautemateko gai gara, pertsona paregabe lez. Eta are gehiago, haien familiak, haien ingurunea, gizartea, ikuspegi horretatik ere aldatzen hastea ortu dugu.
Zerk definitzen gaitu
AVIFESen eguneroko bizitza eta gure etorkizuna eraikitzen ditugu, ardatz eta helburu nagusi hauek dituzten printzipioetan oinarrituta:
Duela 35 urte sortu zen erakunde hori, familiengandik eta erasandako pertsonengandik berengandik, gaixotasun mentaleko arazoak dituzten pertsonentzako bizitza hobea bilatuz eta elkarri lagunduz. Gizarte-oinarri hori da bere motorra.
Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta haien familien eskubideak defendatzea, hori lortzeko une bakoitzean behar den ekintza instituzionala, politikoa eta herritarrari ekinez.
Gaixotasun mentala duten pertsonei laguntza eta sostengua ematea, hainbat ekimen eta zerbitzuren bidez, beren bizitza-proiektua ahalik eta modu autonomoenean eraiki dezaten.
Familiei orientazioa eta laguntza ematea, egoera berean dauden familien arteko esperientzia partekatuen bidez ikasteko aukera ematen duten espazioetan prestakuntza, topaketa eta parte-hartzearen bidez.
Estigma soziala borrokatzeko eta gainditzeko konpromisoa, kanpainen, hitzaldien, foroetan parte hartzearen eta gizartea sentsibilizatzeko beste ekintza batzuen bidez. Ekintza horien bidez, sinesmen eta estereotipo faltsuak gainditu ahal izango dira, gure kolektiboaren benetako berdintasuna eta parte-hartzea mugatzen edo eragozten baitute komunitateko bizitzaren eremu guztietan.
Programa eta ekimen guztiak geografikoki deszentralizatzearen aldeko apustu argia, bizkaitarrek beren herri edo hirian laguntza jaso dezaten, eta Bizkaiko lurralde honetan erreferente izan daitezen buru-eritasuna duten pertsonen eta haien familien laguntzan eta sustapenean.
Osasun mentaleko bizi-kalitatearen ereduan oinarritutako arreta-eredu sortzaile eta berritzailea izatea.
Adin tarte desberdinetako diagnostikoen aniztasunari eraginkortasun- eta kalitate-parametroetatik arreta ematea, generoaren ikuspegia kontuan hartuz, egoera sozial eta familiarrak ere kontuan hartuz eta horiekin lotutako bestelako patologiak kontuan hartuta.
Kudeaketa eredu etikoa, arduratsua eta pertsonekiko konpromisoa duena, bikaintasunerantz jotzen duena.
Hori guztia entitatearen funtsezko balioetan oinarritzen da: gaixotasun mentala duten pertsonen eta haien familien orientazioa, erantzunkidetasuna, justizia, parte-hartzea, aukera berdintasuna eta diskriminaziorik eza eta portaera etikoa.
Datuetan
bazkideak
gaixotasun mentala duten pertsonak, egunero modu egonkorrean artatuak direnak
Familiak
aurrez aurreko, telefonozko edo online kontsultak
eguneko arretarako plazak
langile aditu
Laguntzaileak
Pertsonei beren buruarengan sinesten lagundu diegu, beren gaitasunak eta ahalmenak ezagutzen.
AVIFESen parte sentitzen dita eta gauza gehiago egin nahi dituzte, horregatik laguntza eta ekintza gehiago eskatzen digute.