Noticias-Portada
INFORMAZIOA eta PRESTAKUNTZA boterea direla uste dugu AVIFESen. Zenbat eta gehiago jakin, orduan eta prestatuago gaude iritzia emateko, erabakiak hartzeko edo benetan betetzen gaituena aurkitzeko.

FORMAREDen, gaixotasun mentala duten pertsonentzako prestakuntza- eta partaidetza-gunean, hitzaldi eta tailer ugari eskaintzen ditugu, egonkorrak edo puntualak, gehien interesatzen zaizkizun eta ikasteko eta/edo sakontzeko gogoa pizten dizuten gaiei buruz sakondu ahal izateko (idazketa, irakurketa, yoga, musikoterapia, dantza, antzerkia, erlaxazioa, elikadura, ingelesa, etxeko lanen antolaketa, harreman afektiboak… eta beste asko). Harremanak izateko eta jendea ezagutzeko aukera ere ona da.

Dei iezaguzu eta informa zaitez, hitzaldi eta tailer ugari zure egunerokotasuna hobeto kudeatzen lagunduko dizuten gaietan ikasteko eta hobetzeko!!