Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, osasuna “erabateko ongizate fisiko, mental eta soziala da, eta ez bakarrik gaixotasun eza”.
Zer dira buruko gaixotasunak? Gaixotasun mentalak edo buru-nahasmenduak aldaketa emozional, kognitibo edota jarrerazkoan datza.Horrek, oinarrizko prozesu psikologikoei eragiten die, hala nola emozioari, motibazioari, kognizioari, kontzientziari, portaerari, pertzepzioari, sentsazioari, ikaskuntzari, hizkuntzari, etab. Horrek zaildu egiten dio pertsonari bizi den ingurune kultural eta sozialera egokitzea, eta ezinegon subjektiboren bat sortzen du.
(Ref. La “Guía de estilo” Familia eta Adimen Eritasuna duten Pertsonen Elkarteen Espainiako Konfederazioa).
Gaixotasun mentala
Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, osasuna “erabateko ongizate fisiko, mental eta soziala da, eta ez bakarrik gaixotasun eza”.
Zer dira buruko gaixotasunak? Gaixotasun mentalak edo buru-nahasmenduak aldaketa emozional, kognitibo edota jarrerazkoan datza.Horrek, oinarrizko prozesu psikologikoei eragiten die, hala nola emozioari, motibazioari, kognizioari, kontzientziari, portaerari, pertzepzioari, sentsazioari, ikaskuntzari, hizkuntzari, etab. Horrek zaildu egiten dio pertsonari bizi den ingurune kultural eta sozialera egokitzea, eta ezinegon subjektiboren bat sortzen du.
(Ref. La “Guía de estilo” Familia eta Adimen Eritasuna duten Pertsonen Elkarteen Espainiako Konfederazioa).
Gaixotasun mentalen diagnostikoa
Nazioarteko sailkapen-irizpideen arabera, hala nola American Psychiatric Association-en DSM-IV edo Osasunaren Mundu Erakundearen CIE-10en arabera, Gaixotasun Mental Larri gisa baloratutako egoera bat agertzea eragiten duten diagnostiko-taldeak hauek dira:

Depresioa
Depresioa mundu osoko milioika pertsonari eragiten dien osasun mentaleko arazo bat da. Litekeena da zure bizitzan zehar gaixotasun horrekin nolabait harremanetan egon izana, bai pertsona ezagunen edo hurbilekoen bidez, bai zure azalean bizi izan duzulako. Ziurrenik, depresioari buruzko informazioa edo iruzkinak iritsi zaizkizu belarrietara, edo zure inguruko pertsonekin hitz egin duzu depresioari buruz. Hala ere, zenbat dakizu benetan gaixotasun horri buruz? Depresioa triste egotea al da? Nola jakin noiz iritsi den laguntza eskatzeko garaia?

Eskizofrenia eta nahaste psikotikoen taldea
Pentsamenduaren nahasteak, haluzinazioak eta sintoma negatiboak ezaugarri dituen buruko gaixotasuna da; harreman sozialeko funtzioak nabarmen erasaten ditu. Errealitatearen ebaluazioaren narriadura larria gertatzen da, neurri handi batean bizitzako eguneroko beharrei erantzuteko gaitasunean eragiten duena. Distortsio horiek pentsamenduaren eta emozioen pertzepziotik datoz.

Nahaste bipolarra eta nahaste afektibo nagusien taldea
Gogo-aldartearen alterazio-fase larri eta pertsonaren jarduera-mailagatik (gertaera maniko-depresiboengatik) bereizten da.

Nortasunaren Nahasmendua
Nortasunaren, bizitzeko moduaren, buru-osasunaren, izateko eraren eta ingurunearekin erlazionatzeko moduaren aldaketa da. Ezaugarri berezien multzoek (ez sintoma klinikoek) eragiten dute patologian eta horiek pertsonaren sufrimendua dakarte edo pertsonen arteko harremanetan edota harreman sozialetan gatazka garrantzitsuak sortzen dituzte.

Nahaste Obsesibo Konpultsiboa
Nahaste Obsesibo Konpultsiboa (aurrerantzean NOK) buruko gaixotasun kroniko mota bat da, eta diagnostiko-eskuliburuek “Nahaste Obsesibo Konpultsiboak eta horiekin zerikusia duten nahasteak” (DSMV) kategoriaren barruan kokatzen ditu, eta “egoera estresagarri eta somatomornoekiko bigarren mailako nahaste neurotikoen” (CIE-10) taldearen barruan. Pertsona batek NOK bat duenean, zenbait pentsamendu errepikakor ditu nahi gabe, eta errutinak edo errituak aurkezten ditu etengabe.
Ba al zenekien…?
Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) arabera, munduan 4 pertsonatik 1ek, gutxi gorabehera, buru-nahaste bat jasaten du bere bizitzan zehar.
Gaur egun, Bizkaiako biztanleriaren % 2ak buruko-nahasteren bat pairatzen duela kalkulatzen da. Horrek, gure lurraldean berorri pairatzen duten 23.000 pertsona daudela esan nahi du.
OMEren kalkuluen arabera, munduko haurren eta nerabeen % 20k, gutxi gorabehera, buruko gaitz larriak dituzte.
Nahaste neuropsikiatrikoak ezgaitasunaren arrazoi nagusietako bat dira gazteen artean. (OME)
2020an, depresioa izango da bihotzeko gaixotasunen ondoren munduan izango den bigarren ezgaitasun handiena.
Depresioa maiz gertatzen den buru-nahastea da, eta 350 milioi pertsonari baino gehiagori eragiten dio munduan, emakumeei gizonei baino.
Depresioa munduko morbilitate erikortasun-kargaren % 4,3 da, eta ezgaitasun-kausa nagusien artean agertzen da, batez ere emakumeen artean.
Gure gizartean, lan- eta gizarte-oztopo batzuk daude non buru-gaixotasunaren estigmak sortuta dauden.
Lantokia estigmazio-eremu nagusietako bat da: buruko-gaisotasuna duten pertsonen % 5 eta % 15 artean lan egiten dutela kalkulatzen da, eta soilik % 5ak egiten du lan era erregular batean. % 44ak dio laneko diskriminazioren bat jasan izan duela.
Buru-eritasun kronikoa duten pertsonek gaitzespen-esperientzia ugari bizi izan dituzte, batez ere lan-eremuan, lagunartean eta familia zabalean: % 44ak lan-arloan bereizkeria-esperientziak izan ditu, % 43k lagunekin dituzten harremanetan eta
% 32ak bizilagunekin.
Edonork gara dezake buruko gaixotasunen bat. Zientziak esaten digu nolabaiteko joera genetikoa duten pertsonek buruko eritasuna izateko aukera handiagoa dutela, baina ingurune-faktoreek ere eragin dezakete buruko eritasun bat agertzera. Horregatik, guztiok gara dezakegu.
Gizarteak ez ditu gaixotasun mentalak ulertzen. Biztanleria orokorraren % 83ak eskizofrenia zer den ez dakiela adierazi du.
Orain dela gutxi egindako ikerketen arabera, buru-eritasuna duten pertsonen % 83k gizarte-bereizkeria eta estigma haien berreskuratzerako oztopo nagusietakoak direla diote.
Buruko gaixotasunek edozein pertsonari eragin diezaiokete, adina, arraza, erlijioa edo klase soziala kontuan izan gabe.
Identifikazioa eta tratamendu goiztiarra oso garrantzitsuak dira.
Gaixotasun mentala duten pertsonek pairatzen duten estigmaren eta jasaten duten diskriminazioa ondorioz, pertsona horietako batzuek tratamendu mediko espezializatua jasotzeari uko egiten diote.
Gaindi itzazu oztopoak
Egia edo gezurra? Jar itzazu mito faltsuak agerian galdera hauen bidez.
Gezurra
Arrakasta profesional handiak lortu duten pertsona ospetsu askok buruko gaixotasuna izan dute eta dute. Harekin bizitzen eta moldatzen ikasi dute, eta, horregatik, ez diote beren helburuak lortzeari utzi.. Horren adibide dira: Albert Einstein (fisikalaria), John Nash (Nobel sariaren irabazle matematikoa).
Gezurra
Gaixotasun mentalak indarkeriarekin lotura estua duela dioen ideiak ez du oinarri zientifikorik. Errealitateak esaten digu gaixotasun mentala duten pertsonek beren buruari kalte egiteko joera handiagoa dutela, eta ez beste batzuei, eta ekintza oldarkorrak jasateko joera handiagoa dutela, egitekoa baino.
Egia
Gaixotasunaren sintoma batzuk kontrolpean izateko eta etorkizunean berriz gaixotu ez daitezen, funtsezkoa da medikazioa hartzea. Oso garrantzitsua da pertsonak tratamendu farmakologiko egokia izatea, eguneroko bizitza ahalik eta modurik normalizatuenean garatu ahal izateko, bere diagnostikoak adierazten dituen sintoma asko gabe.
Gezurra
Gaixotasun mentala ez da haurdunaldian baretzen, beste gaixotasun batzuekin gertatzen den bezala. Gaixotasun mentala bizitzako edozein etapatan garatzen da, hainbat faktore kausal eta psikosozial konbinatzearen ondorioz. Nahasmendu mentalen % 75 nerabezaroan agertzen dira edo sortzen dira; beraz, prebentzioko eta detekzio goiztiarreko sistema on batek pertsonenganako arreta hobetzea ahalbidetzen du.
Gezurra
Mundu guztiak behar du laguntza bere bizitzan zehar, batez ere gaixotasun larri batekin borrokan ari bagara. Horrek ez du esan nahi pertsonak bere bizitzako, familiako, laneko eta abarreko arloetan modu egokian moldatzerik ez duenik eta gizartean aktiboki parte hartzerik ez duenik.
Zaindu ezazu zure gaixotasun mentala
Gure gomendazioak zure Osasun Mentala zain dezazun:
Egin ezazu lo egunean 7 edo 8 orduz
Energia-galera eta nekea saihesteko
Jan osasuntsu eta denetarik
Dieta osasungarria eta orekatua izateko
Egin kirol-jarduera bat
Saiatu egunean ordubete paseatzen
Ondo pasa ezazu
zure lagun, familia, auzokoekin…
Kontrolatu kontsumitzen duzuna
Alkohola, tabakoa, kafea, botikak…
Egin aurre arazoei
Oztopoak ikasteko erronkak eta aukerak dira
Har ezazu denbora zuretzako
Siesta egin, ile-apaindegira joan, kapritxo bat eman…
Partekatu eguneroko “gainkarga”
Egin ezazu egin behar dituzun zereginen zerrenda eta onartu zure mugak
Zaletasunak mantendu
Eskulanak, zinemara joatea, liburu bat irakurtzea, kontzertu batera joatea… deskonektatzen lagunduko dizu
Detekta itzazu estresaren sintomak
Insomnioa, ilea erortzea, tristura, narritadura, urduritasuna…
Zalantzak dituzu edo laguntzarik behar al duzu?
Jar zaitez harremanetan AVIFESekin!
