Noticias-Portada
Itziar Ceballos, AVIFESeko gerentea, eta Resu Casanova, Zuzendaritza Taldeko kidea, Eragintza Fundazioak antolatutako “Esfortzua baloratuz” jardunaldian izan ziren. Jardunaldian osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonek lan-merkatuan modu aktiboan parte hartzeko duten eskubidea aldarrikatu zen. Enplegagarritasun prozesuetan egindako ahalegina publikoki aitortzeko gune bat ere izan zen, pertsona bakoitzari diplomak eta akreditazioak emanez.