Noticias-Portada

Hasieratik, Avifeseko bazkideak izan dira aldaketarako eta hobekuntzarako abiapuntua eta bultzada.

Hori dela eta, ekainean bi harrera egin dizkiegu elkartera lehen seihileko honetan batu diren 70 bazkide berri baino gehiagori. Bazkide horiek elkarteak biltzen dituen 1.500 bazkide baino gehiagoren parte dira.

Jardunaldi hauetan parte hartu duten bazkideek, ongietorria emateko eta antzeko errealitateak bizi dituzten beste pertsona batzuekin espazio bat partekatzeko uneak izan dituzte.

AVIFESeko presidenteak eta elkarri laguntzeko taldeetako kideek pozez eta ilusioz hartu zituzten bazkide berriak, elkarri aurpegia jartzeko, gertu sentitzeko eta elkarrekin indartsuagoak garela eta bakarrik ez daudela jakinarazteko balio izan zuen jardunaldi batean.

AVIFESen egiten dugun lana zure laguntzari esker egin daiteke. Gauza asko egiten ditugu, baina zurekin, zure laguntzarekin, askoz gehiago egin genitzake.


Egin zaitez BAZKIDE, batu zaitez gure proiektura osasun mentalaren arazorik duen pertsona edo familiarra bazara.