Noticias-Portada

Egoera eta une desberdinez, itxaronaldiez eta geldialdiez betetako urte eta erdi izan da. Gauza asko aldatu ahal izan dira, baina ez gozatzeko gogoa, bidaiatzeko gogoa, jendea eta beste ingurune batzuk ezagutzeko gogoa, besteengandik ikasteko gogoa…

Horregatik, aurten inoiz baino gehiago, ilusioz eta alaitasunez betetako Avifeseko oporrak iritsi dira Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailaren laguntzari esker.

Kantabriak, Errioxak, Nafarroak eta Aragoik ikusi dute nola, hainbat txandatan gaixotasun mentala duten 80 pertsonak baino gehiagok denbora partekatu eta gozatu dutela. Izan ere, eztia nola egiten den, bisitatutako inguruneetan zer flora eta fauna mota dagoen, Haroko hirigune historikoko, Logroñoko edo Nafarroak ezkutatzen dituen jauregi ederretako bizimodua nolakoa zen ezagutzeko aukera izan dute. Eta  Arnedilloko ur termalak eta Kantauriko hondartzak probatzeko edo bide berde desberdinetan ibiltzeko denbora izan dute ere.

Irailean, atsedenerako eta deskonexiorako une gehiago izaten jarraituko dugu, aisialdirako denbora gehiago. Izan ere, gure Aisia eta osasun mentala” izeneko ikerketak jasotzen duenez, aisialdia eta denbora librea tresna bat da gaixotasun mentala duten pertsonen ongizate emozionala, pertsonen arteko harremanak eta gizarteratzea hobetzeko, eta eragin handia du asebetetzearen, ongizatearen eta garapen pertsonalaren pertzepzio subjektiboan.