Noticias-Portada

Urriaren 30ean prestakuntza-saio bat eman genien Deustuko Unibertsitateko “Kultura eta Elkartasuna” Masterreko ikasleei, zehazki “Osasun Integrala” irakasgaiaren barruan. Saioan, gure erakundeari buruzko informazioa jaso zuten ikasleek, baita osasun mentalarekin eta horri lotutako estigma sozialarekin lotutako kontzeptuei buruzkoa ere.

Bertan izan ziren, halaber, AVIFESeko presidentea, Julián Burgos, eta Rosa Cortijo, erabiltzailea eta Zuzendaritza Batzordeko kidea, lehen pertsonan izandako esperientziei buruz hitz egiteko.