Alferrak? Pertsona bortitzak? Errudunak? Estigma funtsezkoa da pertsona horien bizi-kalitaterako. Diskriminazio-esperientziak, buru-nahasteari buruzko aurreiritzien ondorioa dira: erruduntasuna, alferkeria, arriskugarritasuna, etab. Eta topiko horiek areagotu egin dira informazio faltaren, ezjakintasunaren eta aurrez pentsatutako ideien ondorioz.
Erronka nagusia gure errealitatea ezagutzera ematea da, gaixotasun mentalaren inguruko mitoak, beldurrak eta estereotipoak gaindituz. Estereotipo horiek denboran zehar betikotu dira, eta gaixotasun mentala sufritzen duen pertsonak, bere familiak eta gizarteak berorri onartzea zaildu dute.
LAGUNDU IEZAGUZU MITOAK DESMUNTATZEN!
Bai. Jakina da gaixotasun mentalaren jatorrian badela joera genetiko bat, baina baita badaude gaixotasun horren eragile batzuk ere: bizitza-estiloa, arrisku-jarrera eta bizi-gertaera, baita horiek pertsona bakoitzean nola eragiten duten ere.
Gaixotasun kronikoa da, eta, ondorioz, pertsonek tratamendu bat jarraitu beharko dute egonkor mantentzeko eta birgaixotzerik ez izateko. Hala ere, existitzen diren tratamenduekin eta behar duen laguntzarekin, modu independentean bizi daiteke eta bere helburu pertsonalak lor ditzake, baita bizi-kalitate ona ere.
Buru-nahaste larria sufritzen duten pertsonek sintomatologia positiboa (delirioak, haluzinazioak, etab.) eta sintomatologia negatiboa (apatia, isolamendua, estres-egoerekiko tolerantzia txikia…) izaten dituzte. Pertsona guztiek ez dituzte sintoma berak, ezta intentsitate berekoak izaten. Joera orokorra fisikoki eta intelektualki, eguneroko bizitzako zeregin asko egiteko“ezgaiak” direla pentsatzea da, baina laguntza egokiekin (baliabideekin, zerbitzuekin, programekin, botikekin, terapiarekin, etab.) bizitza normalizatua lortzeko gai dira.
Kasu bakoitzaren araberakoa da. Tratamenduaren eta ohar terapeutikoen jarraipena beharrezko baldintza da, baina ez da nahikoa bilakaera ona ziurtatzeko; izan ere, pertsonak bizi behar dituen bizi-gertaerek eta hark dituen laguntzek ere eragina dute eta. Jakina da baldintza batzuek pronostikoa hobetzen dutela, baina aldagai subjektibo askok ere eragiten dute, eta ezin dira kontrolatu.
Gaixotasun mentala duen pertsona bat bakarrik bizi daiteke, bere egoera pertsonalari erantzuteko behar dituen laguntzak izanda. Errealitate desberdinak aurkitzen ditugu, bakarrik bizi diren pertsonak, laguntza profesionalarekin etxebizitza partekatzen dutenak, etab. Pertsona bakoitzak kontuan hartu behar ditu bere egoera eta dituen laguntzak.
Lana aukera ona da baldin eta pertsonek bertan motibazioa aurkitzen duten. Haien gaitasunetara edota prestakuntzara egokitzen den edozein lan egin dezakete eta estres edo presio handirik eragiten ez badute.
Zalantzarik gabe, kolektibo honen laneratzea gainditzear dagoen zereginetako bat da. Lana lortzea bezain garrantzitsua da gaixotasuna agertzen den momentuan, zuten lana mantetzea ere. Funtsezkoa da, pertsonak lan egin nahi duenean, horren alde egitea eta pertsona bakoitzaren egoerara hobekien egokitzen diren lanak bilatzea.
Bai. Pertsona batek zenbait gaixotasun mental ager ditzake.
Bai, pertsona batek hainbat aldaketa izan ditzake bere bizitzako diagnostikoetan.
Gaixotasun mentala diagnostikatzea eta hari izena ematea konplexua da, izan ere:
- Pertsonak sailkatzeko irizpideak bete behar ditu.
- Irizpide horiek, gainera, behin-behinekotasunari eutsi behar diote.
- Gaixotasun baten eta besteen sintoma batzuk gainjar daitezke.
- Bizitzako une batzuetan sintomatologia nagusia aldatuz doa, eta horrek diagnostikoa aldatzea ekar dezake.
Horregatik, zaila da pertsonaren bizitzan bakarra izango den diagnostiko diferentziala egitea.
Edozein adinetan. Ohikoa da nerabezaroan edo helduaroko lehen urteetan agertzea, baina edozein adinetan gara daiteke.
Ez, gaixotasun mentalak ez daude gaitasun intelektualarekin lotuta.