Noticias-Portada

AVIFESen hazten jarraitzen dugu, eta hilabete honetan bazkide berrientzako bi harrera jardunaldi ospatu ditugu, urriaren 27an, astelehenean, eta 29an, asteazkenean, arratsaldez.

Oso topaketa bereziak izan dira, ongietorria emateko, elkar hobeto ezagutzeko eta erakundean denbora daramatenen artean esperientziak partekatzeko pentsatuta, gure familia handian sartu berri direnei lagundu nahi izan baitiete – gaixotasun mentala duten pertsonak, senideak eta Zuzendaritza Batzordeko kideak –.

AVIFES zer den eta egiten dugun guztia aurkezteaz gain, bazkide berrien interesak, itxaropenak eta beharrak entzuteko aprobetxatzen dugu, elkarrekin hasiko dugun bide berri honetan ahalik eta ondoen laguntzeko nahiarekin.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi eta AVIFES elkarte handiago eta batuago bat eraikitzeko duzuen gogoagatik. Elkarrekin hazten jarraitzen dugu!