Egin ezazu zure kontsulta

Osasun mentalen bat duzu eta ez dakizu nora jo dezakezun? Gaixotasun mentala duen senideren bat duzu eta ez dakizu nola jokatu behar duzun? AVIFESen programa edo zerbitzu bati buruz gehiago jakin nahi al duzu?

Bidal iezaguzu gure zerbitzuari, gaixotasun mentalari edo osasun mentalari buruz duzun edozein zalantza. Zure galderei ahalik eta azkarren erantzungo diegu.

    (*)-arekin adierazitako datuak derrigorrezkoak dira

    Pribatasun-politika irakurri eta onartzen dut
    Arduraduna: AVIFES
    Helburua: Harreman komertziala eta gure zerbitzuei buruzko jakinarazpenak bidaltzea.
    Legitimazioa: interesdunaren berariazko adostasuna.

    Hartzaileak: Zure datuak Cloudware-n gordeko dira
    Eskubideak: Datuak eta beste eskubide batzuk eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko eskubidea duzu
    Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko informazio gehigarria eta zehatza gure web orrian kontsulta dezakezu: www.avifes.org

    Galderarik ohikoenak

    Ohikoa da hasieran pertsonak zein bere inguruneak egoera ukatzea, bai jasotako diagnostikoagatik zein gizarteko estigmagatik ere. Pertsona bakoitzaren egokitzapen-prozesua desberdina bada ere, entzun egin behar diegu, pertsona bakoitzari eta bere bizi-uneari egokitutako informazioa eskaini behar zaie, sintomatologia ulertzeko eta sintoma horiek hautemateko eta kontrolatu ahal izateko jarraibideak eman behar dizkiegu. Baina kontzientzia lantzeaz gain, tratamenduarekiko atxikimendua indartu behar da, medikuaren jarraibideei jarraitzeko beharra eta garrantzia ikusaraziz. Funtsezkoa da, halaber, bakarrik ez daudela ikustea, beste pertsona batzuk egoera beretik pasatu direla edo pasatzen ari direla ikustea, eta, alde horretatik, pertsonalki laguntzeko taldeak oso tresna baliotsuak iruditzen zaizkigu.

    Bai, AVIFESen depresioa duten pertsonei ere arreta ematen diegu, bai neurriduna edo depresio larria bada, baita pertsona lehenengo gertakarietan badago ere. Laguntza, zerbitzu eta baliabideetarako orientazioa, familiari laguntza, akonpainamendu soziala, laguntza psikologikoa edo orientazioa eskaini diezaiekegu beren ikasketei eta lan-bizitzari berriro heltzeko.

    Noski, tratamendu egokiarekin eta haren jarraipenarekin, bai eta diagnostiko hori duen pertsonak unean-unean behar dituen laguntzekin ere, bizimodu normalizatua egin dezake, bere ingurune komunitarioan parte hartuz, kultura-, prestakuntza- eta kirol-jarduerak eginez, etab., eta, gainera, bizitza independentea egin dezake laguntzarekin. Hori guztia AVIFESek garatutako baliabide eta programetan oinarritzen da, 700 pertsona inguruk parte hartzen baitute une honetan.

    Antsietatea edo depresio txikiaz hitz egiten badugu, tratamendu farmakologiko edota psikologiko egokien bidez sendatu daitezke, baina gaixotasun mental kroniko larriak izanez gero, seguruenik tratamendua bizitza osorako izango da, beste gaixotasun kroniko batzuekin gertatzen den bezala (diabetea, gaixotasun kardiobaskularrak…), eta tratamenduari atxikitze horrek, gizarte-arloko banakako laguntzekin batera, bizi-kalitatea ona izatea eta bizi-proiektua garatzea ahalbidetuko dio pertsonari.

    Zoritxarrez, gaur egun pertsonen osasun mentalaz hitz egitea tabua izaten jarraitzen du. Bestalde ordea, mundu guztiak normalizatuta dauka osasun fisikoa zaindu egin behar dela, eta etengabe ikusten dugu kanpainetan, osasun mentala berriz ere ezkutuan utzita. Pertsona bakoitzak erabaki behar du noiz dagoen prest bere ingurukoek bere gaixotasunari buruz planteatzen dizkioten galderei erantzuteko. Guk, erakunde gisa, sufrimendu horrekin ez bizitzearen alde egiten dugu, baizik eta hura partekatzearen alde, eta gure bizitzako edozein unetan edozeinek osasun mentaleko arazo bat izan dezakeela ulertzen laguntzen diogu, bai eta arazo horri aurre egiteko jarraibideak ematen ere.

    Zentroetan hainbat talde-jarduera egiten dira, pertsona bakoitza eta bakoitzaren kasua bakarra dela kontuan hartuta, etorkizunerako helburuak eta proiektuak gauzatzen lagundu ahal izateko. Forma fisikoa mantentzen saiatzen gara, hainbat kirol-jarduera eginez (luzaketak, erlaxazioa, igeriketa, mendi-ibiliak…), baina, era berean, gure burua sustatu eta aktibo mantendu nahi dugu kultura-jardueren bidez, estimulazio kognitiboko jarduera sortzaileen bidez (museoetako bisitak eta jarduerak, bideo-foruma, eztabaidak eta gaurkotasuna, arte-jarduerak…), eta, noski, gaixotasunaz arduratzen diren gaiak lantzeaz ahaztu gabe, sintomatologiari, tratamenduari, antsietatearen kontrolari eta abarri buruzko zalantzak argitzeko gune psikohezitzaile bat izanik.

    Gure osasun mentalak zaintza eskatzen du, osasun fisikoak bezala. Alde horretatik, ohitura osasungarriak izan ditzakegu gure osasun mentalari dagokionez, eta arazo hasiberriek sumatzen uzten duten lehen gertaera eta alarma-zeinuei erantzun diezaiekegu. Gure osasun mentala babesteko aholku batzuk: elikadura-ohitura eta loaldi egokiak izatea, jarduera fisikoa egitea, drogarik ez kontsumitzea, alkohol-abusua saihestea, norberarekin eta nahi dugun jendearekin egoteko denbora izatea, norberarentzat atsegingarriak diren jarduerak egitea, helburu errealistak ezartzea, eta, batez ere, sentitzen dugunari buruz konfiantzazko norbaitekin hitz egiteko beldurrik ez izatea, gertatzen zaigunari buruz, eta beharrezkoa denean laguntza eskatzea.

    Hain zuzen, osasun mentaleko arazoak haurtzaroan ager daitezke, eta batez ere nerabezaroan. Izan ere, kasuen % 75 25 urte baino lehen gertatzen dira, baina zaila da lehen etapa horietan diagnostiko argia izatea. Hemen, familia-inguruneak, batez ere, baina baita eskolakoak, lanekoak edo lagunartekoak ere, funtsezko zeregina dute: goiz atzematekoa eta honi ekitekoa, pertsonaren joakbidean izan daitezkeen aldaketei, kontzentrazio ezari, lo egiteko zailtasunei, uzkurdurari, drogen eta alkoholaren kontsumoari… erreparatuta eta noski, ez izan zalantzarik medikuarenera joateko eta zure seme-alabari zer gertatzen zaion galdetzeko.

    Kontutan izan beharra dugu gaixotasun mentalaren agerpenak ezegonkortasuna eta batzutan kaosa ekar dezakeela familiara eta aldi berean, familia, inongo zalantzarik gabe, gaixotasun mentala duen pertsonari lagunduko diona da. Hori dela eta, familiak laguntza eskaini ahal izateko, lehenik ondo egon behar du, eta egoera zein den ulertu behar du, bere senideari zer gertatzen zaion ulertu behar du. Horretarako, orientazioa, laguntza, informazioa eta prestakuntza behar ditu. Alde horretatik, AVIFESek Familiari Laguntzeko Programa oso indartsua du, hainbat azpiprograma eta talderekin. Gainera, gai zehatzei buruzko tailerrak eta hitzaldiak eskaintzen ditu, bai eta laguntza psikologikoa ere, egoerak hala eskatzen badu.

    Jarduteko gaitasuna aldatzea aurreikusten da, eskuarki tutoretza edo kuradoretza deiturikoa, pertsona batek bere bizitzako esparru batzuk gobernatzea galarazten dion gaixotasun bat duenean. Ildo horretatik, oso garrantzitsua da orientazio ona izatea eta pertsonarekin eta familiarekin zer zailtasun dituen aztertzea eta tutoreak pertsona horren eskubideei begira non lagun dezakeen aztertzea. Eskubideak eta babesa defendatzeko, AVIFESek duela 5 urte sortu zuen Tutelar Ondoan Fundazioa. Fundazio horrek aukera desberdinen berri eta prozedurari buruzko orientazioa, informazioa eta aholkularitza ematen die familiari eta gaixotasun mentala duen pertsonari. Horrez gain, senideei sostengua eta laguntza ematen die beren tutoretza-lanetan, eta eginkizun horiek betetzen ditu beste inor ez dagoenean.

    Eskizofreniak bi hasiera-modu izan ditzake. Pixkanaka-pixkanaka has daiteke, aldaketak apurka agertuz pertsonarengan, hala nola loaren alterazioak, antsietatea handitzea, isolamendu sozial handiagoa, interesak galtzea edo arreta eta kontzentrazioa gutxitzea. Bigarren modua, bat-batean hastea izango litzateke, krisi zorrotza deituko genukeena, eta sintoma deigarriagoak agertzea ekarriko luke: eldarniozko ideiak, haluzinazioak, portaera-aldaketak edo pentsamenduaren desantolaketa. Zeinu eta sintoma horiek goiz detektatzeak gaixotasunaren pronostikoa hobetzen du, ezbairik gabe, esku-hartze goiztiarra ahalbidetzen baitu eta, horren bidez, gaixotasunak pertsonarengan izan dezakeen eragina murrizten baita.

    Kontsulta itzazu AVIFESen zerbitzu eta programak

    Kontsultatu Osasun Mentalari buruzko ohiko galderak