Noticias-Portada

Auzoak Abian ekimenak, Iralabarri eta Ametzola auzoetan herritarren bizikidetzaren aldeko apustua egiten duenak, AVIFESen laguntza izan du “Udazken osasungarria” ekimenaren barruan hainbat tailer emateko.

Lehenengoa, “Osasun mentala zainduz zahartzea”, Graciela Rodríguezek eman du. Tailer honetan zahartzearen arrisku-faktoreei buruz hitz egin da: autonomia galtzea, kontaktu soziala galtzea, autoestimu baxua, kudeatu gabeko denbora librea… eta eta arrisku horietatik nola babestu.

Bigarren tailerra, Oihane Izaguirre eta Graciela Rodríguezek emana, emakumeei zuzendu zaie eta, “Emozioetatik ikasiz” izenburupean, auzo horietako bi emakume-taldek beren emozioak modu osasuntsuan nola kudeatu jakiteko aukera izan dute.