Noticias-Portada

Mungialdeko Mankomunitateko Mendekotasunen Prebentziorako Zerbitzuak «XII. Osasun Jardunaldia» antolatu zuen maiatzaren 30ean, aurten “Nerabea eta osasun mentala” leloarekin.

Nerabe eta gazteekin lan egiten duten gizarte- eta osasun-arloko hainbat profesionalek parte hartu zuten jardunaldi horretan, eta Idoia Clementek, Avifesko gazteei laguntzeko Gazteori Programa koordinatzen duen psikologoak, aukera izan zuen Avifesek kolektibo horren arretan duen esperientzia eta konpromisoa azaltzeko, baita haientzat eta haien familientzat garatzen ditugun baliabideak eta laguntzak ere.