Irailaren 30ean eta urriaren 1ean, Deustuko Unibertsitatean Pazienteen Erakundeen Plataformaren (POP) X. Kongresua egingo da Bilbon, «Etorkizuneko osasuna eraikitzen: berrikuntza, datuak eta pazienteak» lelopean. Topaketak Estatu osoko pazienteen elkarte-mugimendua biltzen du, osasun-arloko profesionalekin, erakundeetako arduradunekin eta adituekin, osasun-sistemaren etorkizuna markatuko duten erronkei buruz hausnartzeko.
Lehen jardunaldia, irailaren 30ekoa, pazienteen erakundeen barne-lanerako erreserbatuta dago. Bigarrena, urriaren 1ean, irekia da, eta Carina Escobar POPko presidenteak eta Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak inauguratuko dute. Egunean zehar honako gai hauek jorratuko dira: osasun-arretaren digitalizazioa, adimen artifizialak osasunean duen zeregina, osasun-teknologien ebaluazioa, Europako datuen erabilera eta, itxiera gisa, pazienteek osasun-politiketan duten parte-hartzea, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren ordezkaritzarekin.
AVIFES, 2023tik Pazienteen Erakundeen Plataformari atxikitako erakundea, biltzarrean egongo da. Gure erakundearentzat, horrelako espazioak aukera bat dira osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen eta haien familien ahotsa eztabaida batera eramateko, osasunaren eraldaketa digitalaren eztabaidara, non osasun mentala ezin den bazterrean geratu. Teknologiak eta datuek pertsonak erdigunean jartzen badituzte bakarrik eraikiko dute etorkizuneko osasuna, eta hor AVIFESek ekarpen handia egin behar du.

