Noticias-Portada

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 2019 Barometroaren arabera, emakumeak dira erakundeetako langile ordainduen % 70,5 eta boluntarioen % 59,5.

Datu horiek gorabehera, sektoreak oraindik ibilbide luzea egin behar du gizonen eta emakumeen arteko erabateko berdintasuna lortzeko, genero-arrakala eta emakume askori erantzukizuneko postuetara iristea galarazten dien kristalezko sabaia hausteko.

Itziar Ceballos Avifeseko gerenteak “Emakumeen erantzukizuna eta lidergoa hirugarren sektore sozialean. Hausnartze batzuk” izeneko topaketan parte hartu zuen, Hirugarren Sektore Sozialaren Euskal Behatokiak antolatua, Karmele Artaraz Gaztaroa-Sartu kooperatibako zuzendariarekin eta Salvia Hierro Etorkintza Fundazioko zuzendariarekin batera.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko hiru emakume zuzendari, erakundeen barruan erantzukizuneko postuetan emakumeak egoteari eta haietan emakumeen lidergo-estilo batek izan dezakeen balioari buruz hausnartzen.

Entzun Itziar Ceballosi emakumeen lidergoaz eta erantzukizuneko postuetan emakumeak egoteaz hitz egiten. Ez galdu aukera hau!

Egin klik hemen online topaketa osoa ikusteko: https://bit.ly/3jhumwG