Noticias-Portada

Baliteke zure gertuko norbaitek osasun mentaleko arazoren bat izatea edo alarma-seinaleren bat detektatzea. Hala bada, agian zeure buruari galdetzen ariko zara nola jokatu horrelako egoera baten aurrean eta nola lagundu zure maiteari. Badakigu hori zaila izan daitekeela, eta agian zalantza asko sortuko zaizkizu edo laguntzeko ezer egin ez dezakezun sentsazioa izango duzu.

Informatuta egon

Lehenik eta behin, garrantzitsua da gure maiteari gertatzen ari zaiona ulertzea. Nahikoa informazio badugu, errazagoa izango zaio ulertzen dugula sentitzea, eta guk egoerei aurre egiteko eta haien portaerei edo jarrerei erantzuteko tresnak badaukagula sentitzea.

Osasun mentaleko arazo bat duen pertsona baten senitartekoa bazara, AVIFESen ulermen-, konfiantza- eta segurtasun-gune on bat aurkituko duzu, antzeko egoeretan dauden beste pertsona batzuekin topo egiteko.

Zure esperientzia partekatzea oso lasaigarria izan daiteke, bizitzen ari zaren bizipenak eta sentsazioak hain arraroak ez direla, eta beste batzuek bizi eta sentitu dituztela ikusteko aukera emango baitizu.

Egiteko modu berriak, aurre egiteko tresna eta estrategia erabilgarriak emango dizkizugu, baita beste pertsona batzuentzat eraginkorrak izan diren jarduera desberdinak ere. Familia-taldeak, zure sentimenduei eta emozioei buruz hitz egiteko, esperientziak partekatzeko, zalantzak argitzeko eta abarrerako guneak dira.

Avifesen zure lekua aurkituko duzu laguntza-talde desberdinetan, deitu 94 445 62 56 telefonora edo idatzi informazio gehiago eskatzeko, ez zaudete bakarrik, bide honetan lagundu nahi dizuegu.