«Nola erabili antsietatea ?» tailerra
Nerabeen % 20k antsietatea du
Noizbait, pertsona guztiok sentitu dezakegu antsietatea, baina, batzuetan, areagotu egin daiteke. Baina urduritasunak, ezinegonak, gainezka egiten dizutela eta blokeatu egiten zaituztela sentitzen baduzu, eta horrek bizitza mugatzen badu, zure eguneroko jarduerak, harreman pertsonalak eta autoestimua zailtzen baditu, zure antsietatea hobeto maneiatzen lagun zaitzakeen tailer batean parte hartzea eskaintzen dizugu.
Tailer hau niretzat da?
Antsietateak batzuetan zure bizitzaren kontrola hartzen duela eta nahi duzuna egitea eragozten dizula sentitzen baduzu, espazio hau zuretzat da. Eguneroko ondoezei eta antsietate-bizipenei aurre egiteko estrategiak, baliabideak eta trebetasunak garatuko ditugu.
«Autoestimua» tailerra
Norbera maitatzea IRAULTZAILEA da… BAINA ez da beti erraza.
Besteekin alderatzeko joera duzu? Maiz kritikatzen duzu zeure burua akatsengatik, despisteengatik…? Batzuetan sentitzen duzu ez zarela nahikoa besteentzat edo agertzen zaizkizun egoera desberdinetarako?
Tailer hau niretzat da?
Gaztea bazara eta zeure burua hobeto ezagutzeko eta modu errealistagoan eta osasuntsuagoan baloratzen ikasteko gogoa baduzu, zure autoestimua garatuz, tailer hau zuretzat da.
«Harreman osasuntsuak» tailerra
“Ez dut ulertzen hainbeste makillatzea, naturalean ederrago bazaude”. “Zergatik apaintzen zara hainbeste?”
Tailer honetan, harreman afektibo-sexualei eta harreman toxikoekin izan dezaketen loturari buruz hausnartuko dugu. Mito erromantikoek asko markatutako harremanak, maitasuna kontrolarekin, sufrimenduarekin, jabetzarekin eta askatasunik ezarekin lotzen dutenak.
Tailer hau niretzat da?
Zuretzat da edozein kasu hauten: Familian, sentimenduetan, lanean eta lagunartean harreman osasungarriak izaten ikasi nahi baduzu, zure harremanen batean mendekotasun emozionala baduzu eta hori behin betiko gainditu nahi baduzu, pertsonen arteko harremanak hobetu eta asertibo bihurtu nahi baduzu, harreman toxikoak, manipulazioa eta xantaia emozionala osatzen dituzten ezaugarri nagusiak identifikatzen ikasi nahi baduzu.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 94 445 62 56 telefonora edo idatzi [email protected] helbidera.