Noticias-Portada

Avifesen bigarren urtez jarraian “Aldatu zure look-a osasun mentalaren alde” kanpaina abiarazi dugu. Irudi berridun batekin, kanpaina honek gazteenak boluntariotza egitera eta osasun mentalarekin konprometitzera bultzatzen ditu.

Unibertsitate-komunitatearen boluntariotza eta lankidetza-ekintzak ezinbestekoak dira osasun mentalaren babes-faktorea sustatzeko. Gizarte bidezkoago bati laguntzeaz gain, boluntarioaren osasun emozionalean onurak lortzea ahalbidetzen dute.

Kanpaina sare sozialetara eta kultur, formakuntza eta aisialdirako guneetara hurbilduko dugu, gazteengana iristeko helburuarekin. Hau Bizkaiko unibertsitate eta prestakuntza-zentroetan zehar ibiliko den photocall informatibo baten bidez egingo dugu. Bertan,  informazioa eskainiko da eta atrezzoak erabiliz argazkiak ateratzera eta sare sozialetan partekatzera animatuko da.

Avifes proiektuan parte hartu nahi baduzu, izena eman dezakezu boluntario gisa cambiatulook.avifes.org helbidean. Gaixotasun mentala duten pertsonenganako estigma soziala murrizten lagunduko duzu, eta esperientzia berri bat biziko duzu zure prestakuntza, esperientzia eta zaletasunak modu atseginean partekatuz.

Aldatu zure looka osasun mentalaren alde eta batu Avifesen boluntariotzara!

Kanpaina irailaren 25ean hasiko da Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM) eta ondoren, irailaren 26an, Deustuko Unibertsitateko Boluntarioen Azokan.

Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Víctor Tapia-Dolores Sainz Fundazioaren laguntza eskertzen dugu.