Gure Udako Programak Bizkaiko Foru Aldundiaren dirulaguntza du, eta gaixotasun mentala duten 200 pertsona baino gehiagori eskaintzen dizkie eguneko eta oporretako irteerak inguruko probintzietan, maiatzean, ekainean, uztailean eta irailean.
Helmuga ugari dituzte zain, Galizia, Asturias, Kantabria… kasu batzuetan naturaz gozatzeko, beste batzuetan kostaldeaz, kultur jarduerez, lankideekin harremanetan egoteko denboraz, ibilaldi horretaz eta egunero hainbat txango eta jarduera osagarriez gozatzeko.
Zergatik dira beharrezkoak?
Oporrak aisialdiaren parte dira. Denok dugu atseden hartzeko eskubidea.
Osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonek ere aukera izan behar dute kalitatezko aisialdi egokia izateko. Hala eta guztiz ere, oztopo gehigarriak dituzte esperientzia horretaz gozatzeko, eta, horregatik, beharrezkoa da aisialdiko hainbat praktika eskuratzeko eta garatzeko laguntza ematea.
Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 94 445 62 56 telefonora edo idatzi [email protected] helbidera.
Erakundearen hasieratik egon dira aisialdiko programak eta ekintzak, eta gaixotasun mentala duten pertsonentzako laguntza ez ezik, senideentzako atsedena ere izan dira zaintzaile-lanetan. Programa horiek hazten eta eraldatzen joan dira urteetan zehar eta, gaur egun, gehien eskatzen den zerbitzuetako bat izatera iritsi dira.
AVIFESen, aisialdia gaixotasun mentala duten pertsonen bizitzan eta ikuspegi globalenean (kulturala, kirolekoa, turistikoa eta aisialdikoa) funtsezko elementua den ideia partekatutik, 35 urte baino gehiago daramatza laguntza egokiak ematen, bai gaztea zein heldua izan, komunitatean aisialdi egokia izan dezaten, asteko zein asteburuko ekintzen bidez, bai eta bidaiak eta irteerak eginez ere.